Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas18 Fakultateak - HUHEZI
Muniversitas18

Fakultateak - HUHEZI

KOMUNIKAZIOA ERAKUNDEETAN ADITU TITULUA SORTU DU MU-K ESKORIATZAN

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ADITU TITULU BAT SORTU DU,  KOMUNIKAZIOA ERAKUNDEETAN, ZUZENDUA LANEAN DIHARDUEN  JENDEARI ETA LIZENTZIADUN BERRIEI.

2011ko urritik hasita, ostegun arratsaldero emango da Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aditu tituluaren helburua da ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina, eta prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko. Zuzenduta dago, bestalde, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere komunikazioan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun berrientzat.

Aditu tituluak 30 ECTS kreditu ditu, Europan onartutakoak, 15 edukietarako eta beste 15 proiekturako. Edukietan %25 presentziala izango da; gainerakoa, ikasleak bere kasa egin beharrekoa. Edukiak, bestalde, sei gaitan banatuko dira: 1. Enpresa eta erakundearen kultura berriak. 2. Komunikazio paradigma berriak. 3. Komunikazioa erakundeetan. 4. Baliabide teknologikoak. 5. Jarrerak komunikaziorako. Eta 6. Proiektua: definizioa, tutoretzak eta garapena. Hartutako kreditu kopuruaren arabera, ikasturte amaieran ikasleak jasoko du titulu bat edo beste, egindakoaren arabera.

Hamar hilabeteko iraupena
Aditu titulu honetan eredu pedagogikoa proiektuetan oinarrituko da. Horretara, proiektu errealak oinarri hartuta (15 ECTS), ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Aditu tituluak 10 hilabete iraungo du, eta erabat praktikoa izango da. Matrikula uztailaren 4tik 15era eta irailaren 5etik 16ra egin daiteke. Urte batean euskaraz emango da; eta hurrengoan, gaztelaniaz. Hasteko, 2011-2012 ikasturteko lehenengo edizio hau euskaraz abiatuko da. Hala ere, bi ECTS ingelesez emango dira.

 

ELKARLANERAKO HITZARMENA HUHEZI ETA EIKEN ARTEAN

Maiatzaren 10ean MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Eiken) --bertan sektoreko enpresa handienak daude--, hitzarmena sinatu zuten Eskoriatzan. Hitzarmenaren arabera, HUHEZIk segituko du EikenBANK proiektua laguntzen. Horretaz gain, erakunde biek hainbat proiektu egingo dituzte; horietako bat, aztertzea zer egoeratan dagoen ikus-entzunezkoen sektorea EAEn.

 

LEHEN HIZTEGIAREN 3. ARGITALPENA.

Hogei urte igarota Lehen Hiztegia aurrenekoz kaleratu zenetik (garai hartan Irakasle Eskola estu zebilen diruz, eta oso ondo etorri zitzaion hiztegiaren arrakasta), HUHEZIk Lehen Hiztegiaren hirugarren edizioa atera du, Vox eta Anaya-Haritza argitaletxeekin batera. Hirugarren edizio hau Maria Jose Simonek koordinatu du, Asier Irizar eta Iñigo Ramirez de Okarizen aholkularitza akademikoarekin. Erredakzio lanak, berriz, Jose Luis Arangurenek eta Beatriz Zabalondok egin dituzte.