Alecop
ALECOP, UDAN ERE LANERA
IBAN APARICIO
IBAN APARICIO, ARRASATEARRA, DUELA URTE ETA ERDI HASI ZEN ALECOP-EN LANEAN. 20 URTE DITU, ETA INGENIARITZA MEKANIKOKO GRADUA ARI DA EGITEN GEP-EN.
Nola moldatzen zara ikasketak eta lana uztartzerakoan?
Proiektuak egiteko, taldekideak geratzen direnean ordubete hartzen dut beraiekin proiektu hori egiteko, baina, ondoren, lanean galdutako ordu hori errekuperatu behar izaten dut. Alecopen kontuan hartzen dute ikasten ari garela eta koordinatzailearekin hitz eginez gero, ez da arazorik egoten ordu aldaketak egiteko.
Lan akademikoa amaitu ostean, lan egiten jarraituko duzu?
Uztailean eta irailean egin behar dugu lan. Baina, hori ere negoziatzeko kontua da. Lan karga nola dagoen koordinatzailearekin komentatu, eta batzuetan posible izaten da aldaketak egitea. Adibidez, aste batean jai hartu eta hurrengoan lau ordu sartu beharrean, zortzi sartzea posible izaten da. Oporrak ez dira luzeak, baina,behintzat diruarekin irteten zara. Beraz, denbora gutxi, baina aukera gehiago ditut gauzak egiteko.
Lan akademikoa amaitu ostean, lan egiten jarraituko duzu?
Zein da zure motibazioa lan egiteko? Lan eginez ikusten duzu, zure arloan gauzak nola funtzionatzen duten. Enpresa baten antolamendua eta zure egin- beharrak enpresa horrekiko zeintzuk diren ere ikasten duzu.
SAIOA ALTUNA
SAIOA ALTUNA ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK IKASTEN ARI DA ENPRESAGINTZAN. ARETXABALETAKOA DA ETA 23 URTEREKIN, HIRU URTE ETA ERDI DARAMATZA ALECOPEN LANEAN. IKASKETAK HASI BEZAIN LASTER, LAN NOLA MOLDATZEN ZARA IKASKETAK EGITEA ERABAKI ZUEN.
Ikasturtea amaitu eta lanean jarraitzeak zer suposatzen du zuretzat?
Apur bat gogorra da. Abuztuko aste batzuk soilik ditut oporrak, baina deskantsatzeko behintzat, nahikoa da. Uztailean eta irailean, berriz, denbora gehiago dudanez, aprobetxatu egiten dut lanera etortzeko eta ordu batzuk gehiago sartzeko. Hala ere, gogorra egiten da gainontzeko ikaskideak nola joaten diren ikustea eta zu hemen geratzea.
Nola antolatzen zara ikasketak eta lana aurrera eramateko?
Duzun denbora librea erabiliz, eta batez ere asteburuetan lan eginez moldatzen zara ikasketak aurrera eramateko. Denbora libre gabe geratzen zara, baina posible da.
Zerk bultzatzen zaitu lan egitera?
Ni esperientzia lortzeko sartu nintzen Alecop-en, enpresa batean nola mugitu jakiteko. Gainera, ikasten ari naizenarekin lotura du egiten dudan lanak, eta hori esperientzia aberatsa da. Dirua irabazteak ere, noski, laguntzen du motibazioan.
IZASKUN CABALLERO
IZASKUNEK SEI URTE DARAMATZA ALECOP-EN LANEAN. ARRASATEARRA DA ETA 25 URTE DITU, ENPRESAGINTZA FAKULTATEAN ADMINISTRAZIOKO MODULU BAT EGITEN HASI ZENETIK, LANA ETA IKASKETAK UZTARTU IZAN DITU.
Nola bizi izan duzu ikasturte amaiera? Nola uztartu dituzu frogak eta lana?
Ikasturtea ondo amaitu dut, froga garaian ondo moldatzen naiz lanarekin. Esango nuke zailena ez dela azken txanpa, urteko talde lanak eta Alecopeko jarduna uztartzea zailagoa da. Taldekideekin geratu, lanera etorri… horrek guztiak diziplina handia eskatzen du.
Uda garaian lanean segitzeko asmoa duzu?
Bai, bai. Uztailean eta irailean lan egingo dut, eta abuztuaren azken astea ere lan egiteko aprobetxatuko dut. Urte sasoi honetan malgutasun handiagoa dago, eta ordu gehiago sartzeko aukera izango dut, lana aurreratzeko eta atzeratutako proiektuak bideratzeko.
Lana eta ikasketak konpartitzea zer da zuretzat?
Batetik, sekulako esperientzia hartzeko bidea eta aukera. Alecopen sekulako giroa dugu lankideen artean, eta horrek ere laguntzen digu. Diziplina, konpromisoa, egunerokotasunera ohitzea… hori guztia eskaintzen digu lanak; eta ez hori bakarrik, era berean dirua irabazteko aukera ere badugu eta hori ere inportantea da.
