Berriak
KOLONBIARRAK ENPRESAGINTZAN
32 CLAVES EMPRESARIALES DE MONDRAGON
TU LANKIDE ALDIZKARIAREN EKITALDI HUNKIGARRIA ESKOLAN
MU PRESENTE EN EL XI CONGRESO NACIONAL DE MATERIAS
MU TELEBISTA UNIBERTSITATETIK MUNDURA
APUESTA POR LA EMPRESA SOCIAL
KERLAN-IK4 Y MU DESARROLLAN UN MICROCHIP PARA DETECTAR CÉLULAS TUMORALES
MU-k ETA EUSKALTZAINDIAK HITZARMENA SINATU DUTE
MU ABRE EL CURSO ACADÉMICO E INAUGURA UN CENTRO PUNTERO EN SISTEMAS EMBEBIDOS
KOLONBIARRAK ENPRESAGINTZAN
Hamabi ikasle kolonbiar heldu berri dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatera, Panamericana unibertsitatetik. Ikasteaz gainera,aukera izango dute hemengo enpresak eta esperientziak ezagutzeko. Hain justu, hori da beraien helburuetako bat. Lehen egunetan harrera plana egin zaie, eta fakultate berria ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, kultur taldeak eta kirol zein osasun zerbitzua ezagutzeko aukera izan dute
32 CLAVES EMPRESARIALES DE MONDRAGON
Dos frases definen lo que Iñazio Irizar, autor del libro, ha querido recoger en su nueva obra. La primera, del propio Irizar, profesor de Mondragon Unibertsitatea dice lo siguiente. “Es improbable que el modelo de MONDRAGON pueda ser copiado en su conjunto. Pero sí pueden serlo bastantes de sus claves y sub-claves”. La segunda frase es de Greg MacLeod, del Cape Breton University de Canada. “En los negocios, si una corporación sólo se preocupa por el aumento de valor para los accionistas, tendremos una clase de corporación. Pero si valora el desarrollo humano, la corporación será de otra clase, como es MONDRAGON”. Este libro trata de analizar las claves de la experiencia de MONDRAGON desde diferentes puntos de vista.
TU LANKIDE ALDIZKARIAREN EKITALDI HUNKIGARRIA ESKOLAN
TU Lankide (Trabajo y Unión) MONDRAGON korporazioaren aldizkariak 50. urteurreneko ekitaldia egin zuen urriaren 6an Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian. Aldizkaria On Jose Maria Arizmendiarrietak sortu zuen 1960an Eskola Profesionalean ‘Cooperación’ izenburupean, eta lehenengo zuzendaria Juan Leibar izan zen.
Omenaldia Leibarri
Goi Eskola Politeknikoak eta TU Lankide aldizkariak sorreratik izan dute harreman estua eta horregatik MONDRAGONek erabaki zuen Eskolako areto nagusian egitea ekitaldia. Bertan momentu hunkigarriak bizi izan ziren, batez ere, 1960tik 1980ra bitartean zuzendari izan zen Juan Leibarrek omenaldia jaso zuenean. Euskal makila eman zioten eta Juanek bere esker oneko hitzekin On Jose Maria Arizmendiarrieta izan zuen gogoan. Hizlarien artean, Agustin Markaide, MONDRAGON korporazioaren batzorde iraunkorreko presidenteak; Jose Antonio Ajuria, TU Lankideko erredakzio kontseiluko lehendakariak; eta Javier Marcos, TU lankideko zuzendariak aldizkari korporatiboaren ibilbidea eta bilakaera goraipatu zuten.
MU PRESENTE EN EL XI CONGRESO NACIONAL DE MATERIAS
MU TELEBISTA UNIBERTSITATETIK MUNDURA
Mondragon Unibertsitatera 2010-2011 ikasturtean etorri diren ikasle berrien gaineko errePortaJearekin abiatU da MUtelebista. itziar irizar, idUrre lazkano eta MU-ko zenbait irakaslek osatUko dUte MU telebistako erredakzio kontseilUa
Interneten, Mondragon Unibertsitatearen webgunean, ikus-entzunezko edukiak eskaintzen ari da irailetik MU Telebista. Unibertsitatearen telebista korporatiboa da, MUren berri ematera datorrena, era dinamikoan eta berrian, unibertsitatearen gaineko albiste eta erreportajeak eskainiko dituen kanal berria. Froga moduan, streaming bitartez ikasturte bakarrik hasiera ekitaldia eskaini zuten, baina asmoa ez da era horretako ekitaldi eta edukiak eskaintzea, baizik eta bi-hiru minutuko asteroko albistegietan unibertsitate moderno baten jardunaren berri ematea. Eta, hilean behin, streaming bitartez, hitzaldi, jardunaldi edo beste zenbait emanaldi eskainiko dituzte. “Interes minoritarioaizanda ere, hori gura dugu eskaini, hitzaldi bereziak, komunikaldiak, literatura jardunaldiak, Huhezinema…”, nahiz eta ikus-entzunezkoaren ikuspegitik ikusgarria ez izan, gai erakargarriak eskaini nahi dituztela adierazi digu Idoia Astigarraga, MU telebistako koordinatzaileak.
Etorkizunean, hirugarren funtzio bat ere izango du MU telebistak “ikasleen lanen gordailua izango da, baina hori egiteko irizpideak zehaztu behar ditugu”. Sarbidea izango du MUren webgunetik, eta erabiliko duen plataforma izango da Blip.tv. “Vimeok eskaintzen du kalitate handia, baina beti vimeoren eulia ageri da pantailan, eta gure telebista erabat korporatiboa denez, ez du eulirik onartzen, gure marka baizik”, Joxe Aranzabalek gaineratu duenez, MUko webgunean sartzen den edonork izango du ikusgai telebista. “Pisua Blip.tv-ek hartuko du, eta ispilua izango du webgunean”.
EZ DA IKASLEENTREBAKUNTZARA BIDERATUKO
Telebista, hasieran, ez da ikasleak trebatzeko erabiliko. “Askotan maiztasun eta dinamika zehatza eskatzen duen lan bat ikasleen esku lagatzeak arriskua du. Horregatik, ez ditugu lotu telebista eta arlo akademikoa. Badakigu aukerak eskaintzen dituela praktikak egiteko eta ideia hori garatuko dugu, baina hasteko, pertsona bat kontratatu dugu egun erdiz, gure ikasle izandako bat, MU telebistako lehenengo langilea izango da”. Idurre Lazkanok egingo du kazetari eta kameralari lana eta Itziar Irizarrek aurkeztuko ditu erreportajeak; laguntzailea izango da eta beka bitartez lanean arituko da.
IKUS-ENTZULEAK
MU telebista unibertsitatearen marka saltzeko beste modu bat izango da, eta ikus-entzule potentzialak unibertsitatearen berri izan nahi duten guztiak: ikasleak, haien gurasoak, enpresak, beste unibertsitate batzuk… Idoia Astigarrak esan digunez, “gure irudia mundura erakusteko modu bat da telebista, nortzuk garen, zer egiten dugun eta eguneroko jardunaren berri emateko beste bide bat”. Hizkuntza nagusia euskara izango da, baina gaztelerak eta ingelesak ere badute presentzia.
APUESTA POR LA EMPRESA SOCIAL
La agencia vasca de la innovación -innobasque-, Mondragon Unibertsitatea y Sport Mundi han firmado un convenio de cooperaCión, con el fin de trabaJar de forma conjunta en la prooción del cuarto sector y en el impUlso de la empresa social.
El convenio ha sido suscrito por el director general de Innobasque, Jose Maria Villate, el decano de la Facultad de Empresariales de MU, Lander Beloki, y por Txema Olazabal, presidente de Sport Mundi. El objeto del acuerdo es establecer el marco de colaboración entre las entidades para la alineación de iniciativas, mensajes, estrategias y planes de actuación en el ámbito de la innovación; así como la realización de actividades conectadas con la innovación social, la transformación empresarial a partir de la aplicación de los principios de la Responsabilidad Social Empresarial, el emprendizaje social avanzado y negocios inclusivos
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Con la firma de este acuerdo, Mondragon Unibertistatea da un paso más en su apuesta por la responsabilidad social y el apoyo a la transformación social, a través de acciones y actividades conectadas a la responsabilidad social empresarial. De hecho, la transformación empresarial a partir de la aplicación de los principios de la RSE y el emprendizaje social avanzado constituye un objetivo de la Facultad de Ciencias Empresariales de Mondragon Unibertsitatea. La clara apuesta de esta universidad por el emprendizaje, entendido como motor económico y de generación de riqueza en el entorno, tiene un aliado perfecto de la mano de la responsabilidad social empresarial, en el que generar riqueza con fines sociales en entornos más desfavorecidos se convierte en un objetivo con el que la universidad estáclaramente alineado.
IKERLAN-IK4 Y MU DESARROLLAN UN MICROCHIP PARA DETECTAR CÉLULAS TUMORALES
MU-k ETA EUSKALTZAINDIAK HITZARMENA SINATU DUTE
MU-k eta euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskaltzaindiaren egoitzan. Mondragon Unibertsitatearen izenean Iosu Zabala errektoreak sinatu du eta, euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak
Hitzarmenaren helburua da Mondragon Unibertsitatearen eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea. Hauek dira hitzarmenaren ildo nagusiak:
• Erakunde biek erraztasunak emango dizkiote elkarri beren ikerketa-ondareak erabiltzeko.
• Mondragon Unibertsitatearentzat Euskaltzaindia aholkulari ofiziala izango da euskara gaietan.
• Erakunde biek lankidetzaproiektuak burutuko dituzte ikerketaren arloan, urtero biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak antolatuz, eta lehentasunezko ikerketa-ildoak markatuz.
• Euskaltzaindiak argitaratzen duen liburu bakoitzaren ale bat emango dio MUri, eta Unibertsitateak ere ale bat emango dio Euskaltzaindiaren AzkueBibliotekari euskaraz, euskararen inguruan edo Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzen duen bakoitzean.
• Erakunde biek elkarren esku jarriko dituzte ikerketarako interesgarriak izan daitezkeen lan argitaragabeak, hala nola tesiak edo bestelako ikerlanak.
• Baterako argitalpen-politika bultzatuko da bi erakundeen artean euskarari buruzko ikerketen emaitzak argitaratzeko. Hain zuzen ere, aurten liburu hau argitaratuko dute elkarrekin: Agirre Asteasukoaren eracusaldiak. Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan, Mondragon Unibertsitateko irakasle den Arantza Ozaetaren doktorego tesia.
Helburu hauek lortzeko, MUk eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzorde bat sortuko dute.
MU ABRE EL CURSO ACADÉMICO E INAUGURA UN CENTRO PUNTERO EN SISTEMAS EMBEBIDOS
El acto, celebrado a principios del mes de septiembre, contó con la presencia de nUmerosas aUtoridades, representantes de otras UniVersidades vascas y miembros de Mondragon Unibertsitatea
Tanto el acto de apertura oficial del curso como la inauguración de un centro puntero en sistemas embebidos se celebraron en las nuevas instalaciones de MU en el polo de innovación Garaia, y ambos actos estuvieron presididos por el lehendakari Patxi López, quien estuvo acompañado por el rector de la universidad, Iosu Zabala.El rector de Mondragon Unibertsitatea destacó en la apertura del curso la apuesta firme de MU por la investigación y la transferencia (I+T), en colaboración con las empresas.CENTRo PUNTERoEl nuevo Centro de Investigación e Innovación Tecnológica en Electrónica y Sistemas Embebidos de la Escuela Politécnica Superior fue inaugurado en el campus de Mondragon dentro del Polo Garaia. En dicho acto, José Ramon Goikoetxea, presidente de la Escuela Politécnica Superior destacó que el centro aspira a convertirse en referente estatal en sistemas embebidos o inteligentes.
En la apertura del curso participaron además la consejera de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco, Isabel Celaá; el presidente de Mondragon Unibertsitatea Javier Sotil y la secretaria general de Mondragon Unibertsitatea, Idoia Peñacoba. Al acto asitieron también el rector de la UPV, Iñaki Goirizelaia y el de la Universidad de Deusto, Jaime Oraá.
