Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas16 Fakultateak · Enpresagintza
Muniversitas16

Fakultateak · Enpresagintza

ENPRESAGINTZAKO IKASLEAK EFQM FORUM 2010 BIKAINTASUN JARDUNALDIA

MU-KO ENPRESAGINTZA FAKULTATEKO LAU IKASLEK EFQM FORUM 2010 JARDUNALDIETAN PARTE HARTU DUTE, BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN. EFQM (EUROPEAN FOUNDATION FOR QUALITY MANAGEMENT) 1988AN SORTU ZUTEN EUROPAKO HAMALAU KONPAINIA GARRANTZITSUK, EUROPAKO BATASUNAREN BABESAREKIN. GAUR EGUN 500 ERAKUNDEK OSATZEN DUTE.

Kudeaketa prozesuetan bikaintasun ziurtagiriak ematen ditu EFQM erakundeak. EAEko enpresa askok parte hartzen du bikaintasun prozesuetan eta horrexegatik aurten Europako erakundeak Bilbon egin du urteroko jardunaldia. Enpresagintza fakultateko lau ikasle, Aitor Lizartza irakaslearekin, jardunaldietan parte hartzera eta ariketa praktiko bat egitera gerturatu dira bertara, Jardunaldian jasotako informazio guztia prozesatu eta euren konklusio edo ondorioak ateratzeko. Maria Longarte eta Irati Blanco Enpresen Administrazio eta Kudeaketan Lizentziatura egiten ari dira, laugarren mailan, Enpresagintzako Irungo fakultatean. Bi ikaslerekin egoteko aukera izan dugu.

Zein asmorekin gerturatu zarete EFQM forum 2010era?
Maria:  Gure espezialitatea ekintzailetasunaren arloan kokatzen da. Hasierako prozesu horretan ideien sorkuntza lantzen ari gara eta EFQM 2010 foruma kreatibitatera eta berrikuntzara bideraturik zegoenez,leku paregabea zela iruditu zitzaigun ideiak hartzeko. Munduko enpresa bikainen ordezkariak eta kreatibitatearen maisuak aurkitu ditugu bertan, beraien aurkezpenak entzun eta aplikatzeko asmoz.
Irati: Gure campuseko irakasle batek komentatu zigun foruma zegoela, eta etortzeko aukera eskaini zigun. Egia esan, gure lizentziarekin oso loturiko gaia izan da.

Zeintzuk dira ariketa honetatik atera dituzuen ondorio nagusiak?
Maria:  Kreatibitatea landu daitekeen gaitasun bat dela, hobeto esanda landu beharrekoa. Gaur egun, berritzaile izatea beharrezko da merkatuan mantendu nahi baduzu.
Irati: Azken finean, ikusi dugu klasean jorratzen duguna, eguneroko bizitzan erabiltzen dutela kongresu honetan aritu diren guru guztiek, eta modu batean, motibazio bat da ikasten jarraitzeko.

Orokorrean zer iruditu zaizue Bikaintasunaren foruma?
Maria: Maila goreneko enpresen topaketa bat izan dela esango nuke. bikaintasunarengatik lehiatzen dabiltzanen bilkura. Orokorrean, oso ongi antolaturiko jardunaldiak izan dira, ekintza anitzekoa: hitzaldiak,  networking kafeak…
Irati: Nahiko ondo egon da, eta hitzaldiak ere interesgarriak izan dira.

Bukatzeko, zein iritzi duzue kudeaketan bikaintasun prozesuen inguruan?
Maria: Lana ongi egiten duten enpresak saritzeak, motibazio eta prestigio puntu bat ematen die, errekonozimendu publiko bat. Euskal Herrian Bikaintasunaren prozesuetan murgildurik dauden enpresa asko daude, badira ziurtagiria jasotakoak ere. Nire ustez, lan handia egiten ari den erakundea da EFQM fundazioa, beraien prozesuetan Erantzukizun Sozial Korporatiboa zein Ingurumen-Kudeaketa bezalako kontzeptuak jorratuz.