Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas16 Fakultateak · HUHEZI
Muniversitas16

Fakultateak · HUHEZI

 

URTARRILEAN, BERRIKUNTZA DIDAKTIKOARI BURUZKO MASTERRA ABIARAZIKO DA

UNIBASQUE ETA ANECA KALITATE AGENTIZIEN ONARPENA JASOTA, 2010-2011 IKASTURTEAN MASTER BERRI BAT JARRIKO DA MARTXAN HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAN:"BERRIKUNTZA DIDAKTIKO-METODOLOGIKOKO PROIEKTUEN GARAPENA HEZKUNTZA ERAKUNDEETAN"

Master honetan estrategiak landuko dira, berrikuntza didaktiko-metodologikoari  lotutako proiektuak sortzeko eta kudeatzeko, eta interbentzio baliabideak jorratuko dira.

PROFESIONALENTZAT

Masterra hezkuntzan diharduten profesionalei zuzenduta dago: hezkuntza zentroak, hezkuntza administrazioa eta hezkuntzan diharduten beste erakundeei, hain zuzen, zeregin ezberdinetatik berriztapen-proiektuak sustatu, diseinatu eta kudeatzen dituztenak. Inskripzio epea 2010eko urrian hasiko da.
Masterrak ikaslea izango du ikaskuntzaren ardatz. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du. Metodologiak, bestalde, honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida eta proiektuetan oinarritutako bestelako metodologiak. Hori guztia modalitate erdi-presentzialarekin (%30 aurrez aurrekoa eta %70 on line).

IKASKETA EGITURA

Masterraren titulazioa lortzeko, ikasleak 60 ECTS kreditu egin beharko ditu: 20 ECTS arlo komun derrigorrezkoetan; 20 ECTS masterraren bi ibilbideen artean aukeratuta; eta 20 ECTS praktikak eta master amaierako proiektuan. Mariam Bilbatuak zuzenduko du masterra, Hezkuntza Zientzietan doktorea, HEZIko zuzendaria M Un eta HUHEZIko irakaslea.

ARETXABALETAKO ERAIKIN BERRIA PREST UZTAILERAKO

Dagoeneko hasi dira lanak Bedarreta auzoan, Aretxabaletan, datorren ikasturtean bertara joan dadin Ikus-entzunezko Komunikazioa karrera. Lanok irail hasieran hasi ziren, eta asmoa da 2011ko uztail edo abuzturako amaituta egotea.
Eraikina berritzea 5 milioi euro kostatuko da. Guztira 3.000 metro izango ditu, hiru solairutan banatuta. Bertan karrerak beharrezko dituen azpiegiturarik inportanteenak egingo dira,ikerkuntzarako laborategi eta guzti, berau komunikazio proiektuak lantzeko.

 

SOFTWARE LIBREA EUSKARAZ IKASLE ETA LANGILE GUZTIEI

HUHEZIko ikasle eta langile guztiek DVD bat jaso dute, hainbat aplikazio informatikorekin, software librekoak eta euskaraz: OpenOffice,Firefox, PDF Creator, Audacity...

Software hori bi karpetatan banatu da: bat “MUbuntu” izenekoa, Ubuntu sistema eragilean erabiltzeko. Berorren bidez, erabiltzaileak Ubuntun egin ahal izango du lan edozein ordenagailutan, nahiz eta horrek instalatuta eduki ez sistema hori. Bigarren karpetak ere software librea euskaratua dakar, baina Windows sisteman instalatzeko.