Euskara
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA, ERASMUS IKASLEEN ESKURA
MONDRAGON UNIBERTSITATEAK IKASGAI BEREZIA ESKAINTZEN DIE ERASMUSEKO IKASLEEI. ESKORIATZAKO FAKULTATEAN EMATEN DITU ESKOLAK MONIKA MADINABEITIA ARETXABALETARRAK, ETA HUHEZIKO ZEIN GOI ESKOLA POLITEKNIKOKO ERASMUS IKASLEAK GERTURATZEN DIRA
“Askok Euskal Herriaren irudi negatiboa izaten dute, beste askok ez dakite nora datozen, eta horiei guztiei gure herriaren gaineko irudi eta informazio ahalik eta osatuena ematea da gure asmoa”, adierazi digu Monika Madinabeitiak. Hiru urte igaro dira euskararen eta euskal kulturaren ezagutza eskaintzeko asmoz, Mondragon Unibertsitateak ikasgaia abian jarri zuenetik, eta urte horietan guztietan askotariko ekintzak egin dituzte. “Kultura arloko bisitak egin izan ditugu; Arantzazura Euskal Herriko arkitektura modernoaz gozatzera, Gasteizko Arte Ederren museora, Eskoriatzako Museo Etnografikora… askotariko ekintzak egin izan ditugu”. Era berean, euskal kulturarekin harreman estua duten pertsonak ere gerturatu dira MUra Erasmus ikasleekin egotera. Euskal Herriko historia, geografia, hizkuntza, artea, politika, musika, kirola, identitatea, euskal jantziak… Oso gainetik bada ere, lau hilabeteko iraupena duen ikastaroan gai horiek guztiak lantzen dituzte, “eta aipatzekoa da euskarak atzerriko ikasleengan sortzen duen interesa”.
EUSKARA, IKASGAI
Hori kontuan hartuta, eskola guztietan, hamar-hamabost minutu euskarari eskaintzen diote irakasle zein ikasleek. “Aurkezpen laburretan erabiltzeko euskarazko gutxieneko ezagutza eskaintzen diegu ikasleei, jakin dezaten euskaraz zerbait esaten, eta egia esan oso gustura gaude haiek euskararekiko erakusten duten interesarekin”, gaineratu du Madinabeitiak. Aurten 18 ikasle aritu dira, guztiak HUHEZI eta GEPekoak, eta oso bestelako jatorria zutenak. “Italia, Txekiar Errepublika, Suedia, Danimarka, Belgika, Polonia, Finlandia eta Holandako ikasleak izan ditut aurten irailetik abendura bitartean”. Eskolak ingelesez izaten dira, eta banatzen zaien ikas materiala ere hizkuntza horretan dago.
EHU-N ETA DEUSTUN
Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako unibertsitateekin alderatuta, MU da Erasmus ikasleei horrelako eskaintza egiten dien unibertsitate bakarra, “nolabait gure izaera erakusten du, eta gure unibertsitatearen nortasunaren isla da. Askoz ere gertukoagoak izaten saiatzen gara”. Horren haritik, aurten EITBko albistegietan ere agertu izan dira. Oso interesgarria iruditu zitzaien guk Erasmus ikasleei eskaintzen genien aukera, eta eskola bat grabatzera gerturatu ziren”.
SANNE VANMECHELEN. “FOR ME THE STORY OF GERNIKA WAS VERY EMOTIONAL”
" I liked the course very much. In fact, in Mondragon University you have a rich content planned for the Erasmus students... The teachers are open for suggestions of the students and they adjust their planned lessons if someone really wants to learn about something about the Basque Country. That's great! The contact with the teachers was incredible... The teachers of Mondragon University are a great asset!" "The course on Basque Culture gives the students a general view of the Basque Country. There are many things we learnt in this course that we wouldn't have learnt just by staying in the Basque Country.. It's necessary to learn some history, cultural aspects and Basque language to fully understand the Basques and their culture. "For me the story of Gernika was very emotional and shocking; also the years of tribulation of the Basques and the Basque language in Spain (by Franco)"
