Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas14 MU Kirol Zerbitzua

MU Kirol Zerbitzua

KIROL TXAPELKETAK

MU-KO KIROL ETA OSASUN ZERBITZUAK ANTOLATUTA, MU-KO IKASLEEK KIROL TXAPELKETETAN ESKU HARTZEN DUTE URTERO. KIROL MARKA EDO  EMAITZA ONENAK DITUZTEN IKASLEAK, BANAKA ZEIN TALDEKA, ESPAINIAKO ESTATUKO UNIBERTSITATEEN ARTEKO FINALERA JOANGO DIRA MARTXOA ETA APIRILA BITARTEAN

Bologna prozesua dela-eta, hilabete bat aurreratu dituzte ikasturte honetako unibertsitateen arteko txapelketak. Hala, ikasturte honetan ezin izan dute aurreko urteetan  beste ikaslek esku hartu. Lehenik eta behin, MUko hiru fakultateetan txapelketak egin zituzten; horren ostean, MUko txapeldunak aukeratu zituzten; eta otsailaren 9an  EAEko unibertsitateen finala egin zuten, Deustukoak antolatuta. Barakaldon, Deustun eta Errekalden, MU, EHU eta Deustuko ikasleak lehiatu ziren. Azkenean,

MUtik 100 bat ikaslek esku hartu zuten, beste batzuetan baino kopuru txikiagoa; horren arrazoia, azterketak eta lesioak. Hala ere, lehiaz gain, kirolaren jaia ere bada, eta  elkar ezagutzeko bidea ere badu egun horrek.

KIROL MODALITATEAK
MUk orain arte parte-hartzaileak izan ditu triatloian, esgriman, arku tiraketan, atletismoan eta badminton-ean, besteak beste. Eta talde kirolei dagokienez, ohikoa da  nesken eskubaloi eta areto futbol taldeak sortzea, baita mutilen errugbikoak ere. Hala ere, talde kirolen kasuan, kontuan hartu behar da ikasleek astebetez ez dutela eskolara joaterik izaten, eta horrek erabat baldintzatzen du taldeak egitea.

Kirol zerbitzuko arduradun den Gorka Martinez de la Hidalgak oraindik ez daki MUko ikasleek Espainiako Estatuko finalean zein modalitatetan lehiatu ahal izango diren.  Triatloian lortuko dutela uste du, baita igeriketan eta badmintonen ere; baina zalantzan dira oraindik karatea eta beste batzuk.

FEDERATUAK ERE ONGIETORRIAK
Ikasleen artean kirolari federatuak egon ohi dira, baina hori ez da arazoa izaten; alderantziz. “Entrenatzaile batzuek kirolariei esaten diete unibertsitate arteko txapelketan ere parte hartzeko, animatu egiten dituzte. Salbuespen bakarra errugbikoa da, lesioen beldur egoten direlako”. Are gehiago, Martinez de la Hidalgak argitu digu Estatuko finalera begira, antolatzaileek banakako modalitatetan gutxieneko marka edo denborak eskatzen dizkietela eta hori askotan federatuek bakarrik lor ditzakete.

DOMINAK
Aurtengo unibertsitateen arteko txapelketa 10.a da, baina Martinez de la Hidalgak ez daki MUko ikasleek dominarik ekarriko dituzten. “Gurea unibertsitate txikia da, baina  esgriman eta atletismoan, esaterako, ia beti ekarri izan dugu dominaren bat; ikusi egin behar”.