Iritzia

MU DENDA, UNIBERTSITATEA GIZARTERATZEKO BESTE BIDE BAT

Gure unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, proiektua gizarteratzeko beste pausu bat eman nahi izan dugu otsailean abiatutako MU dendarekin. Gure  webgunean unibertsitateko produktuak jarri ditugu ikusgai, eta aldi berean Mondragon Unibertsitatearen bost campusetan salmenta puntuak jarri ditugu, gure kamiseta eta  neguko txapelak saltzeko. Erakusleihoa gure unibertsitatearen webgunean bertan aurki dezake nahi duen orok. Momentuz, zazpi produktu ditugu, baina  unibertsitatearen eta proiektuaren bultzatzaileen asmoa da produktuen katalogoa handitzea, eta katiluak, neoprenozko zorroak, motxilak eta beste hamaika produktu ere  salgai jartzea. Arestian aipatu dudan bezala, gure hezkuntza proiektua gizarteratzeko beste bide bat da, modernoagoa eta irudi gaztetuarekin gainera. Egitasmoak, baina,  baditu zenbait arlo azpimarratu nahi nituzkeenak. Izan ere, unibertsitateak proposatutako karrera amaierako proiektu bat izan da egitasmoaren jatorria. Alegia,
Arkaitz Beak Enpresagintza Fakultatekoak etaIdoia Cillaurrenek Goi Eskola Politeknikokoak eginiko lan dotore baten ondorioz sortutako proiektua da honako hau.  Azpimarratzekoa da, baita ere, bi ikasleek lan horretan egindako merkatu ikerketa. Aztertu dira merchandising arloko ikuspegi guztiak, proiektuaren kudeaketaren ikuspegiak; zer, nola, non, hornitzaile posibleak, arlo ekonomikoa, hedapena… arlo guztiak zehaztasunez bideratu dituzte, eta emaitza bikaina da. Logoaren diseinua ere  gure ikasleek egin dute, eta gure irudi korporatiboarekin antzekotasunak dituen arren, modernoagoa da, nolabait esan dezakegu gaztetu egin dugula gure irudia. Beste unibertsitate askok ere egiten dituzte horrelakoak, eta zergatik ez dugu egingo, ba, guk? Mondragon Unibertsitateak ez du negozio ikuspegirik arlo honekin, ez du  unibertsitatearen onurarako ditu iturririk aurreikusten, baina sinisten dugu proiektuan eta uste dugu autofinantzatuko dela. Momentuz ez dugu on line salmentarik egiteko  aukerarik eskaintzen, baina hori ere iritsiko da. Dena dela, produk tuen gainean edozein argibide nahi duenak webgunearen bitartez egin dezake galdera. Erosteko asmoa  duten irakasle, ikasle eta unibertsitateko komunitatea osatzen dugunok gainerakoek aukera izango dugu bost campusetako harreretan produktua eskuratzeko eta baita  ikasleen kontseiluetako arduradunen bitartez ere. Zorionak Arkaitz eta Idoia. Ea moda berria sortzerik dugun geure unibertsitatean.