Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas13 MU Kirol Zerbitzua

MU Kirol Zerbitzua

KIROLA EGITEA OSASUNAREN ONURARAKO

ASKOTAN HITZ EGIN ETA IRAKURRI DUGU JARDUERA OSASUNGARRIAREN INGURUAN, BAINA EGUNEROKOTASUNEAN ZAILTASUNAK IZATEN DITUGU HORI  AURRERA ERAMATEKO. JAKINA DA BIZIMODUA GEROZ ETA SEDENTARIOAGOA DARAMAGULA, BAITA EGUNERO JARDUERA FISIKOA EGITEKO DENBORA  TARTEA HARTZEA ZAILAGOA DELA ERE

Etxetik lanerako bidaiak luzeagoak egiten ditugu, etxetik kanpo denbora gehiago eginez. Hortaz, noiz egingo dugu jarduera fisiko gomendagarri hori? Badugu denbora edota gogorik? OMS erakundeko aholkuek dioten bezala, egunero 30´ko jarduera fisikoa egitea nahikoa da gure osasuna hobetzeko.

ZENBAIT AHOLKU OHITURAK ALDATZEKO
Honekin zirkulazio eta arnas aparatuaren hobekuntza eta estres maila jaistea lortuko dugu. Helburu hau modu erraz batean lortzeko eta eguneroko jarduera maila  igotzeko bideak proposatzen dizkizuegu: egunero egiten ditugun desplazamenduak oinez edo bizikletaz egiten baditugu, nahikoa izango da gure egoera hobetzeko.

Gure  lantokia gertu baldin badago, etxerako bidea luzeagoa egin dezakegu, inguruko bideetatik paseoak ematen. Lankide edota ikaskideei abisu edo galderaren bat egitea nahi  diegunean, telefonoa erabili ordez, oinez joan gaitezke.

Gainera, jendearekin harreman hobea izateaz gainera, eguneroko gastu metabolikoa ere igoko dugu.  Laburtuz, bizitza osasuntsuagoa izateko ez daukagu gimnasio edo errendimendu altuko jarduerak egin beharrik, nahikoa da eguneroko bizitzan aipatutako ohitura hauek  txertatzea.

Hasiera batean jarduera fisikoa egitea kostatuko zaigun arren, gorputza ohitzen den heinean honen beharra izango du. Ondorioz, hain gomendagarria den jarduera fisikoari denbora bat eskaintzea errazagoa suertatuko zaigu.Hasteko, otorduak bost zatitan banatu, baina aldi bakoitzean kantitate gutxiago janda. Labur eta gainetik azalduta: jaten ditugun kaloriak digestio aparatuaren bidez odolera doaz eta gorputzaren funtzionamendurako behar den berehalako energia bertatik hartzen da. Bestalde, otordu  gutxiago egiten badugu, baina aldi bakoitzean kantitate handiagoa janda, zailagoa izango da barneratutako kaloria horiek guztiak metatu gabe erretzea.

Bigarrenik, eta elikaduraren atal nagusi bezala, hidratazioa hartu behar da kontuan. Urak ez du loditzen eta, gainera, ezinbestekoa da gure organismoaren funtzionamendu egokirako. Gorputza oso argia da, izatez, eta soberan dituen likidoak izerdi edo pixa bidez kanporatzen ditu. Ondorioz, beti hidratatua egoten saiatu  behar gara, eta bero handia egiten duen egunetan, oraindik eta behar handiagoarekin. Hirugarren aholkua jarduera fisikoa da. Eguneko momentu beroenak saihestu behar  dira jarduera fisikoa egiteko. Momentu egokiena egunaren lehenengo edo azken argi izpiak dira.