Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas13 Erreportajea

Erreportajea

MASTERRETAKO ESKAINTZA HIRIBURUETARA HEDATU NAHIAN

ESPAINIAKO GOBERNUAK ANECA ERAKUNDEAREN BITARTEZ ONARTUTAKO LAU MASTER ESKAINIKO DITU MU-K, HORIETAKO HIRU AURTEN ABIATU DIRA. BOLOGNARA EGOKITUTAKO GRADUONDOKO IKASKETA OFIZIALAK IZANGO DIRA. GUZTIEN ARTEKO ELKARLANA IZAN DA ARRAKASTAREN GAKOA

Mariam Bilbatua HUHEZIkoa, Jose Luis Abaunz EZFkoa eta Xabier Sagarna GEPekoa dira hiru fakultateetako etengabeko formazioko arduradunak. Mahaiaren bueltan jarri  ditugu hitz egiteko Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen masterren gainean. Elkarlana da hirurek ahoan darabilten hitza, fakultateen artekoa eta beste erakunde batzuekin egiten ari direna. Besteak beste, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Merkataritza Ganbarekin eta Innobasque erakundearekin. Elkarlana ei da arrakastaren gakoa.  “Masterren eskaintzan MU ondo kokatuta dago eta aurrerantzean Euskal Herriko hiriburuetara hedatu nahi dugu gure eskaintza”.

Xabier Sagarnaren aburuz, MUren  hausnarketa estrategikoaren ondorioz, unibertsitatearen graduondoko eskaintza Debagoienetik kanpo hedatu beharra dago, eta, horren  haritik, dagoeneko zenbait master Gasteizen, Donostian eta Bilbon eskaintzen ari dira. Era berean, proiektu esperimental bat garatzen ari dira, graduondokoak on-line eskaintzeko asmoz. “Gure unibertsitateak duen esperientzia hedatzea ezinbestekoa da, batez ere atzerrira begira. Eta zentzu horretan malgutasunez jokatu beharra dugu.  Horrexegatik graduondoko eskaintza on-line emateko aukera lantzen dihardugu” adierazi digu Mariam Bilbatuak.

HUHEZI, ESTATUKO LEHENA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskoletan arituko diren irakasleen prestakuntzari zuzendutako masterra jarri du abian aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Master ofiziala da, eta irakaskuntza lanbidean aritzeko ezinbestekoa. Hori da, hain justu ere, Bolognak ekarritako aldaketa nagusietako bat. “Lizentziatuek master hau egin beharko dute irakaskuntzan lan egin nahi izanez gero”.

Graduondoko ikasketen oinarrizko programak, alde batetik, formazio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, eta bi arlo nagusi jorratzen ditu: ikasketa prozesu orokorrak  ulertzeko eta kudeatzeko estrategian ezagutzari lotutakoa eta didaktika espezifikoen lanketari zuzendutakoa. “Ikasleek, gainera, praktikak eta azken proiektua egin  beharko dituzte”. Mariam Bilbatuak adierazi digunez, estatuko lehenengo unibertsitatea izan da HUHEZI Europara egokitutako eskaintza egiten. “Izan ere, sekulako  garrantzia eman diogu gai honi Eskoriatzako fakultatean”.

EZF-N BI TITULU OFIZIAL
Enpresa Zientzien Fakultatean Europako esparrura egokitutako bi titulu eskainiko dituzte. Jose Luis Abaunz arduradunaren esanetan “2005eko dekretuaren arabera lortutako ofizialtasuna berretsi digu orain Espainiako Hezkuntza Ministerioak, Unibertsitateen Idazkaritza Orokorraren bitartez”. MBA, Enpresa Zuzendaritzan masterra,  eta Enpresa kooperatiben Gestioan masterra dira oraingo urtean EZFk eskainiko dituen bi titulu ofizialak. MBA bi formatutan eskainiko dute; bat ‘full time’ eran eta  eskolak emango dituzte Bidasoako Campusean. Lizentziatu berri diren ikasleak izaten dira nagusi master horretan; bigarren formatua Oñatin eskainiko da, eta enpresa  arloan dagoeneko lanean dihardutenentzat da egokia. Bigarren horrek urte eta erdiko iraupena izango du, ikasleek lana eta ikasketak parteka ditzaten.

Bigarren masterrak helburu oso argia du, kooperatibismoaren gaineko esperientzia hedatzea mundura, eta kanpoko jendearentzat egokia da. Hego Ameriketatik etor  daitezkeen ikasleentzat da aproposa. Askotan, ordea, ez da posible izaten, oso garestiak izaten direlako. Horri aurre egiteko diru laguntzak eskuratzeko aukera  badagoela aurreratu digu Abaunzek. “Gaur egun, orain arte ez bezala, edozein master egiteko diru laguntzak izaten dira. Eusko Jaurlaritzak, Madrilek eta beste zenbait erakundek eskaintzen dituztenak. Graduondoko ikasketak egiteko gazteek diru laguntzak eskuratu ahal izango dituzte”. Finantzazio arloan MU lan handia egiten ari da,  bertako zein kanpoko ikasleei laguntzak errazteko.

ELKARLANA INNOBASQUE ERAKUNDEAREKIN
Goi Eskola Politeknikoak ere urtarrilean jarriko du abian Europara egokitutako master bat. Enpresa Zientzien Fakultatearekin eta Innobasque erakundearekin elkarlanean  antolatutako titulua izango da. Enpresa Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketa da masterraren izenburua. “Innobasque erakundean Miguel Sáez de Viguera dagoenetik  harremanak sendotu egin ditugu erakunde horrekin”, adierazi digu Xabier Sagarnak. “Master honek hiru oinarri jorratuko ditu. Enpresaren ezagutza, berrikuntzako erreminten antolakuntza eta proiektuak kudeatzeko gaitasuna”.

XXI mendeko lider izan nahi duenak hiru esparru horiek kontrolatu beharko ditu, Xabier Sagarnaren esanetan. Masterra bi modalitatetan eskainiko du Goi Eskolak, bat  ‘executive’ formatuan eta bestea ‘full time’. “Lanean dihardutenek eta lizentziatu berriek aukera izango dute horrela ikasketak egiteko”. Lehena urtarrilean abiatuko da, eta full time formatuduna datorren urteko irailean. Titulu ofiziala Zamudioko parke teknologikoan eskainiko da, MUk eta Innobasquek duten hitzarmenari esker.

EHUN IKASLETIK GORA
Aurreikuspenak betez gero, graduondoko ikasketa ofizial horiek ehun bat ikaslek egingo dituzte aurten. HUHEZIn 28 ikasle daude matrikulatuta, Enpresa Zientzien Fakultatean 50 inguru eta Goi Eskola Politeknikoan 25 ikasle aurreikusten dituzte. Kontuak kontu, honelako eskaintzak gero eta ikasle gehiago ditu eta MUk espazio  propioa eskaini nahi du arlo horretan. “Beste unibertsitate batzuetan lizentziatu berriei bideratutako eskaintza dago, eta beste askotan soilik executive formatudunak”. Horri aurre egiteko, erdibideko eskaintza ofiziala egin nahi du Mondragon Unibertsitateak, Jose Luis Abaunzen esanetan. “MUk eskaintzen ditu executive masterrak, baina  guk lanean daudenen pertsonengana iritsi nahi dugu, 30 urte inguruko langileei zuzendutako produktua eskaini nahi dugu, enpresan karguak hartzen dituztenei, enpresaz aldatu nahi dutenei. Hori da gure espazioa, beste unibertsitate batzuetan horrelako eskaintzarik ez dago”.

 

INNOVACIÓN ABIERTA

Una de las respuestas más obvias a la hora de buscar soluciones a la crisis proviene de la innovación, o para ser más específicos, de la necesidad de acelerar la  innovación. En esta labor puede ser muy interesante que las empresas acometan procesos denominados de Innovación Abierta. Este tipo de innovación es aquella  concebida como un sistema abierto, en el que participan tanto agentes internos como externos a la organización. El fin es poner en práctica el programa de la Inteligencia Colectiva, es decir, se trata de conectar a ese conjunto de personas para que a través de la competición y la colaboración entre ellos emerja un producto,  idea, etc. lo más inteligente posible.

Siguiendo la taxonomía desarrollada por el Center for Collective Intelligence del MIT y por las prácticas que poco a poco se van viendo, sugerimos tres grandes maneras  de poner en marcha programas de inteligencia colectiva: Concurso, Colección y Colaboración.

  • El concurso es aquella forma de poner en juego la inteligencia colectiva, en la que los miembros de la comunidad (por ejemplo mis clientes, usuarios, prescriptores, etc.) no tienen que colaborar entre ellos; es más, compiten entre sí para crear la mejor de las soluciones posibles como respuesta a un problema concreto. Normalmente, las personas tratan de ocultar sus creaciones, al menos hasta el último momento, a ojos de los demás, para no dar pistas.
  • En el tipo colección, los miembros de la comunidad no compiten entre sí e intercambian sus contenidos, sin que ello signifique que colaboren directamente a la hora de  crearlos. El incentivo en este tipo de prácticas de inteligencia colectiva no es un premio tangible, sino más bien aspectos sociales como la reputación, el estatus,  etc. No se trata de iniciativas para crear desde el conjunto, sino para explicitar lo que cada individuo puede dar de sí desde el punto de vista de la innovación. La principal  diferencia entre las dos formas la encontramos, en que la colección es preciso generar mecanismos de gestión de comunidades como pueden ser las normas sociales.
  • La colaboración son aquellas iniciativas que persiguen desarrollar un contenido de forma coordinada y conjunta. El caso más paradigmático, aunque nada tenga que ver  (¿o sí?) con la innovación, es un artículo de la Wikipedia, donde varias personas construyen juntas un mismo elemento. En este tipo de iniciativas, las necesidades de  “gestionar” la comunidad se hacen aún más evidentes, pues no sólo se comparte ya una relación o un espacio, sino también unos objetivos y los caminos para lograrlos.  Los incentivos pasan también a ser diferentes, tomando gran importancia el sentido o el propósito a lograr mediante la comunidad como motor de la acción de los  individuos. Por todo ello, aunque en principio esta forma que hemos llamado “colaboración” pueda resultar más enriquecedora y más cercana a lo que entendemos  normalmente por inteligencia colectiva, es también más difícil de llevar a cabo.


En definitiva, en este Año Europeo de la Creatividad y la Innovación, apostemos por globalizar nuestros procesos de innovación. Un aire fresco que todos agradeceremos en momentos difíciles como el actual.