Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas13 Bizitza Unibersitarioa

Bizitza Unibersitarioa

BADAGO BIZITZA UNIBERTSITATEAN

KIROL SAILA
Eskaintza zabalaDebagoieneko gimnasio publiko zein pribatuetan aritzeko :

  • Aerobic, mantentze gimnasia, tai-chi, pilates, spinning, bodypower, giharketa, yoga, capoeira…
  • Urpekaritza, eskia, Urdaibai eta Bidasoa ibaien jaitsiera, surf, piraguismoa, karting, masajea, defentsa pertsonala, dantzak, zaldiketa…
  • Aholkularitza zerbitzua kirol probak edo entrenamenduak doan.
  • Material mailegua baloiak, erraketak, pilotak…bezalako kirol materiala doan alokatzeko.
  • MUk kirol instalazio propiorik ezizan arren, doan aloka daitezke udal kirol instalazioak .
  • Ikasturtean barrena hainbat kirol ikuskizun ikustera joateko sarrerak.
  • Esfortzu proba. MUko ikasle izateagatik Musakolako Kiroldegiko Medikuntza Zerbitzuan azterketa medikua egiteko %30eko beherapena.
  • Informazioa MUko Kirol Zerbitzuetan www.mondragon.edu/kirolak


ZINEA
Urriaren 20an egingo da Goi Eskola Politeknikoko 5001 gelan Kubako zine txiroaren zikloa.

 

BOLUNTARIO TAILERRAK

  • Mintzalagun tailerra:euskaraz edo gazteleraz hitz egiteko erraztasuna landu nahi duen ikasle bati laguntzeko. Oraindik egitasmoa ez da martxan jarri.
  • Areto futbol solidarioa: Zumarragako Adin Txikientzako Zentroan bizi diren gaztetxoak eguneroko errutina neketsutik futbolaren bitartez aldentzea da Mondragon  Unibertsitateko ikasleen helburua. Ikasleek eta Zentroko arduradunek adostutakoaren arabera, ikasleak hilean behin joango dira bertara.

KONBO MUSIKA TAILERRA
Eskolako festa egunerako, San Pankrazio egunean taula gainera igotzeko talde bat osatu nahi dute MUko ikasleek. Aipatu egunean antolatzen den kontzertuan telonero  aritzeko sortu nahi dute taldea, eta dagoeneko ari dira lanean eta entseguak egiten.


ODOL EMATEAK
Azaroaren 10 eta 11n egingo dira odol ateraldiak Biteri Ikastetxe Nagusian.


BINEKO EKITALDI AKADEMIKOA
Azaroaren 27an, arratsaldeko zazpietan egingo da ekitaldi akademikoa.

 

HITZALDIAK

  • Indiaren egoera sozioekonomikoa eta bere erronkak. Azaroan egingo da, baina eguna ez dago zehaztuta.
  • Helburu gainditua:Orbayu.(Pou Anaiak) Azaroaren 24an, 5001 gelan, 18:45ean.
  • Budismoa Euskadin:Tibet Euskadi elkartea

 

 

EZTABAIDA TALDEAK
Ikasle eta langileen arteko dialektika irekiak

 

IKASTAROAK

  • Musika tailerra
  • Ahozko komunikazioa
  • Autoaren motorra
  • Lana bilatzearen lana
  • Lidergoa
  • Munduko dantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Argazkilaritza
  • Hegoaldeko herrialdeen errealitatea
  • Ekitaldi horien guztien gaineko informazioa:
  • MUko Arrasateko fakultatean.
4102 gelan.
Telf.: 943 739 685
Ikasleenks@alumni.eps.mondragon. edu
Facebook: MUving Bizitza Unibertsitarioa