Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas13
Muniversitas

Editoriala

BIDERIK ERAGINKORRENA KRISIARI AURRE EGITEKO

 

Krisi garai gogorretan ikerkuntzaren aldeko apustua egin behar dela dio Carlos Garcíak “investigación en tiempos de crisis” izenburuko iritzi artikuluan. Innobasqueren  sorkuntzarekin bideari eutsi zion Eusko Jaurlaritzak orain bi urte, eta erronka estrategikoa bilakatu da Euskal Herriko administrazio, enpresa, unibertsitate eta berrikuntza guneentzat. Mondragon Unibertsitateak ere ikerkuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, eta horrela adierazten dute David Sanchezek eta Aitor Urtzelaik “innovación  abierta” goiburuko artikuluan. Guztien arteko lana da ikerkuntza, eta irekia izan behar du, gaur egungo erremintak posible egiten dutelako, guztien ekarpenak jasotzea  erraza delako eta horrela lortuko direlako emaitzarik onenak. Sorkuntzaren eta berrikuntzaren urtea da aurtengoa Europan, eta Mondragon Unibertsitateak ez du albo  batera utzi nazioarteko esperientzia anitzetan oinarritutako ikerkuntza. Horrexegatik, gero eta gehiago dira atzerrian ikasketak eta proiektuak egiten dituzten MUko  ikasleak, eta ikasketak egitera gurera gerturatzen direnak. Gentzane Aldekoak MUniversitas aldizkariko zenbaki honetan jakitera eman duenez, atzerrira joan nahi duen  ikasleak gero eta aukera gehiago ditu. Horretarako, askotariko programak jarri baitira martxan azken urteotan. Graduondoko ikasketek ere berebiziko garrantzia dute  unibertsitateko kolektiboarentzat, etengabeko prestakuntzak ateak irekitzen dituelako eta bide horretatik ere krisiari aurre egin ahal izango zaiolako. Mariam Bilbatua  (HUHEZI), Xabier Sagarna (GEP) eta Jose Luis Abaunz (EZF) elkarrizketatu ditugu eta Mondragon Unibertsitatearen masterren berri eman digute. Dagoeneko, arlo honetan ere, etxeko lanak  egin ditu gure unibertsitateak eta aurten Bolognara egokitutako eskaintza zabala izango da. Gainera, Aneca erakundearen onarpena jaso dute ikasketa horiek. Gure  fakultateetatik kanpo, Donostian Bilbon eta Gasteizen ere masterrak egiteko aukera eskaintzen du MUk. Horiexek dira krisiari aurre egiteko biderik eraginkorrenak. Ikerkuntza eta etengabeko formazioa.