Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas12 M.U. Kirol Zerbitzua
Muniversitas12

M.U. Kirol Zerbitzua

UDARAKO PRESTATZEN

UDABERRIA JOAN DA ETA LEHENENGO EGUZKIEKIN BATERA ABUZTUKO BIZITZA DATORKIGU GOGORA: AISIALDIRAKO DENBORA, EGUZKIA, BEROA, ARROPA ARINAK ETA HONDARTZA. BAINA, ZELAN KENDU NEGUAN IRABAZI DITUGUN KILOAK? HONA HEMEN ZENBAIT AHOLKU

Hasteko, otorduak bost zatitan banatu (gosaria, hamarretakoa, bazkaria, askaria eta afaria), baina aldi bakoitzean kantitate gutxiago janda. Labur eta gainetik azalduta: jaten ditugun kaloriak digestio aparatuaren bidez odolera doaz eta gorputzaren funtzionamendurako behar den berehalako energia bertatik hartzen da. Erabiltzen ez direnak, aldiz, gorputzean metatzen dira behar direnerako. Ondorioz, bost jatordutan elikatzen bagara, baina kantitate txikiagoan, aukera gehiago daude odolera pasatzen ditugun kaloria horiek erretzeko. Bestalde, otordu  gutxiagotan elikatzen bagara, baina aldi bakoitzean kantitate handiagoan, zailagoa izango da barneratutako kaloria guzti horiek metatu gabe erretzea.

Bigarrenik, eta elikaduraren atal nagusi bezala, hidratazioa hartu behar da kontuan. Urak ez du loditzen eta, gainera, ezinbestekoa da gure organismoaren funtzionamendu egokirako. Gorputza oso argia da, izatez, eta soberan dituen likidoak izerdi edo pixa bidez kanporatzen ditu.  Ondorioz, beti hidratatua egoten saiatu behar gara, eta bero handia egiten duen egunetan, oraindik eta behar handiagoarekin.

Hirugarren aholkua jarduera fisikoa da. Udara begira gabiltzanez, ziurrenik, bero handia egingo du, eta eguneko momentu beroenak saihestu behar dira jarduera fisikoa egiteko. Momentu egokiena egunaren lehenengo edo azkeneko azken argi izpiak dira.

Bestalde, gehiegizko kilo horiek kentzeko zein jarduera, nola eta zenbat denboran egin behar den jakin behar da. Gure ustez, ariketa orokorrak dira egokienak: oinez, korrika, bizikleta, igeri, patinaia….