Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas12 Elkarrizketa

Elkarrizketa

AITOR ZUBEROGOITIA: “ARETXABALETAN KOKATUTA, GEHIAGO ERROTU NAHI DUGU BAILARAN”

ANECA GOI HEZKUNTZAKO EBALUAZIO AGENTZIAREN ALBISTE POZGARRIA JASO BERRI DUTE HUHEZI FAKULTATEAN ERAKUNDE HORREK ONARTU EGIN DITU IKUSENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUKO IKASKETAK. AITOR ZUBEROGOITIA DA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUKO ZUZENDARIA

ANECA agentziaren onarpena jaso du Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak.Zuen proposamena sendotzen ari da, ezta? Prozesu luze eta gogorra izan da, eta oso pozik gaude emaitzarekin. Gauza asko aurkeztu behar izan dizkiogu ANECAri: gure azpiegiturak zeintzuk diren, materialaren zerrenda, irakasleen zein doktoreen erreferentzia guztiak, konpetentzien mapa, eskaintza akademikoa eta beste hamaika eskakizun bete behar izan ditugu. Gainera, bagenituen aurrekari kezkagarri batzuk, izan ere, bere garaian Camilo Jose Cela Unibertsitateari eta Zaragozako Unibertsitate publikoari atzera bota zizkieten komunikazio arloko ikasketak, eta, horren ondorioz, kezkatuta geunden. Baina, azkenean, onartu egin digute eta oso pozik gaude. Esan dezakegu guretzat orain arte egindako lanaren balioespena dela.

Euskal Herrian komunikazioaren arloan Iruñean, Donostian eta Bilbon egin daitezke ikasketak.Horiekin alderatuta, zer eskaintzen du MUk?
Gure eskaintza Mendeberri izeneko proiektu pedagogiko propioan oinarritzen da. Ikasketa prozesuaren protagonista nagusi, subjektu bihurtzen dugu ikaslea, metodologia aktiboak bultzatuta. Goi Hezkuntzaren Esparru Europarra dela eta ez dela, denok ari gara orain hori esaka, baina Mondragon Unibertsitatea 2000. urtetik ari da proiektu honekin. Aldi berean, ikasketa prozesua proiektuka daukagu antolatuta eta hori ere berezia da. Lauhileko bakoitzean ikasleek proiektu bat aurkeztu beharko dute, eta euren motibaziorako oso inportantea da
hori. Gainera, gure proiektua eleanitza da, euskara, ingelesa eta gaztelania erabiltzen ditugulako, beti ere euskara ardatz nagusi dela. Gure eskaintzaren beste ezaugarri bat da hirugarren eta laugarren mailetako derrigorrezko praktika garaia. Lan arloari begira, oso garrantzitsuak
dira praktikok.

ETORKIZUNEAN, CAMPUSA ARETXABALETAN
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak, ordea, albiste dira etorkizunean campusa estreina dezaketelako. Hain justu ere, azken aldian  negoziaziotan dihardute komunikazio ikasketak Aretxabaletara eramateko. Aretxabaletara joateko aukera aztertzen ari da IKO. Zergatik?
Arrazoi nagusia da HUHEZI asko hazi dela azken urteotan, eta dagoeneko nekez sartzen garela denok Eskoriatzan. Hori horrela, Aretxabaletako kontua sortu zen, eta begitandu zitzaigun abagune egokia zela Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak sendotzeko,
instalazio berriek aukera gehiago eta hobeak eskainiko dizkigutelako. Azpiegitura hobeak izango ditugulako batik bat, eta espazioa ere gehiago. Gainera, HUHEZIren barruan bada ere, gure nortasun propioa garatzeko aukera eskainiko digu campus berriak. Era berean, horri esker Mondragon Unibertsitatea gehiago errotuko da bailaran. Aktore lokalekin eta inguruko enpresekin proiektuak bideratuz egin
nahi genuke hori guztia.

 

Inguruko enpresak aipatu dituzu. Horien artean da Goiena Komunikazioak Kooperatiba. Aretxabaletan bi kooperatibak elkarrekin egoteko aukera aztertzen ari zarete, ezta? Hori da behintzat gure borondatea, eta hori transmititu diegu Goienakoei. Baietzaren alde gaude eta  potentzialtasun handia ikusten diogu elkar rekin kokatzear i . Biok kooperatiba gara, biok dugu euskara ardatz eta biok lantzen
dugu komunikazioa. HUHEZIkook sinergiak aprobetxatzeko oso aukera ona dela uste dugu, eta gaia aztertzen ari gara.

Zer irabaz dezake MUk eta zer Goienak egoitza berrian? Komunikabide batekin egoitza konpartitzen duen Euskal Herriko unibertsitate bakarra izango litzateke MU. Multimedia komunikatzaileak trebatzeko, multimedia praktikatzen duen hedabide bat izango genuke gertu, eta hori gure ikasleen heziketarako oso ona izango da. Goienak, berriz, gurekin partekatuko lituzke zenbait espazio, eta ikasleak praktiketan hartzeko aukera izango luke. Era berean, zenbait ikasleren gradu amaierako proiektuak euren hobekuntzarako aprobetxatzeko aukera izango lukete, zenbait irakasleren kolaborazioa ere izango lukete, eta orain bistaratzen ez ditugun beste zenbait proiektu ere jarri ahal izango genituzke abian.