Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas12

Editoriala

BAILARAN ERROTU, EUROPARA EGOKITU

Mondragon Unibertsitatearen helburuetan oinarritutako goiburua jarri diogu oraingoan editorialari. Izan ere, bi erronka horiek  estrategikoak dira unibertsitatearen etorkizunerako; bailaran errotzen jarraitu nahi du, eta horretarako Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua Aretxabaletan eskainiko du etorkizun hurbilean. IKOko zuzendari den Aitor Zuberogoitiari egin diogu elkarrizketa MUniversitas aldizkarian eta hark adierazi digunez, Ikusentzunezko Komunikazioa ikasketak instalazioa estreina dezake 2011-2012 ikasturtean. “Aretxabaletako instalazio berriak sendotu egingo du gure apustua, eta aukera gehiago eta hobeak eskainiko dizkigu”. Aretxabaletako instalazio berriekin, MU Debagoieneko lau herritan hedatu eta errotuko da: Arrasaten, Oñatin, Eskoriatzan eta Aretxabaletan. Gainera, ANECA agentziak onartu egin ditu Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak eta aurrerantzean “europara egokitutako graduak” izango dira. Azken batean, orain arteko lanaren balioespena izan da IKOko arduradunentzat.

Bigarren erronkak Europa du helburu, eta arlo horretan ere dagoeneko prest dago MU. Europako espaziora inor baino azkarrago eta berme osoz egokitu da Mondragon Unibertsitatea. Inguruko beste unibertsitateekin alderatuta, Europak proposatzen duen hezkuntza eredu berrira garaiz eta ondo iritsi da. Hain zuzen ere, dagoeneko Europara egokitutako dozena bat gradu egin daitezke Goi Eskola Politeknikoan, Enpresa Zientzien Fakultatean eta HUHEZIn. Beste behin, 2000ko hamarkada hasieran abian jarritako Mendeberri hezkuntza proiektu propioa klabea izan da hain arrakastatsua izan den egokitzapen horretan. Mendeberrik sekulako abantaila eskaini dio MUri. Izan ere, eta hiru fakultateetako zuzendari akademiko eta koordinatzaileek adierazi diguten moduan, “aurretik eginiko lanak asko lagundu digu oraingo prozesuan, talde lana egiten ohituak ginelako eta hezkuntzaren paradigma berria barneratzen hasiak ginelako”.

“Mondragon Unibertsitateko kolektiboa osatzen duten langile, irakasle eta ikasleek sekulako konpromiso maila erakutsi dute egokitzeko Europako espaziora”

Mondragon Unibertsitateko kolektiboa osatzen duten langile, irakasle eta ikasleek sekulako konpromiso maila erakutsi dute egokitzeko Europako espaziora. Hezkuntza ereduaren aldaketa izugarria izan da, baina beste batzuei Boloniara egokitzeko oraindik lan handia geratzen zaien bitartean, MUn dagoeneko errealitatea da.