Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Euskara

LANDUIZU, EUSKARAZ TREBATZEKO HUHEZI-KO LAGUNTZA ZERBITZUA

HUHEZI fakultateko ikasketetan ikasgaien %80tik gora ematen ditugu euskaraz, baina gure ikasleen artean badira zenbait lagun behar baino euskara maila urriagoa dutenak eta ikasketa horietan aurrera egiteko hizkuntzaarazoak izan ditzaketenak. Gurera etortzea erabaki dute, nahiz eta jakin hizkuntza-trebakuntza trinkoagoa beharko dutela. Horiei laguntzeko sortu da Landuizu.

Ikasleak bi bidetatik iristen dira Landuizura: badira aurretik laguntza eskatzen dutenak, eta badira hizkuntza-irakasleek antzemandakoak. Ikasleari eskaintzen zaio, berak hala nahi badu, jarraipena eta aholkularitza. Landuizu zerbitzua baliatu nahi dutenek “ikastaro” bat dute
Mudle plataforman, berariaz sortutako gunean. Ikastaro horretan, jarduerak ez ezik, ariketak eta informazioa lortzeko bideak ere eskura ditzakete. Hasieran diagnosia egiten zaio ikasleari, Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren irizpideen araberakoa, eta emaitza
zein den, halako plangintza ezartzendio (epe luzekoa, ertainekoa edo laburrekoa) arduradunak. Bestalde, unibertsitateikasketetan sortzen dituen lan guztien kopia bana igo beharko du Mudle plataformako Landiuzu ikastaroan, haren ibilbidean diren gorabeheren (aurrerapenak,
bereziki) frogagarri.

JARRAIPENA EGITEN ZAIO IKASLEARI Arduraduna hiru aldiz elkartzen da ikasturtean zehar ikaslearekin, jarraipena egiteko, eta egoera  aztertzeko, eta hala behar izanez gero, ikaslearen euskara-irakaslearekin ere elkartzen da, ikaslearen jarraipena zorrotzagoa izan dadin eta irakaslearen iritzia jakitearren. Plangintza ere ezartzen dio, eta bilera horietan plangintzaren betetze-maila aztertzen da, bai eta aurreikusi
ikasleak zein konpromiso hartuko dituen hurrengo hilabeteetan. Gauzak ondo bidean, ezarritako epea baino lehenago bukatutzat eman ohi da prozesua, ikasleek zeukaten gabezia desagertu egiten delako.