Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas11 MU kirol zerbitzua

MU kirol zerbitzua

IKASKETAK ETA JARDUERA FISIKOA

ASKOK USTE DU IKASKETAK ETA AISIA EZ DIRELA BATERAGARRIAK. KIROL ZERBITZUAK, BERRIZ, BESTE IKUSPEGI BAT  BULTZATU NAHI DU: IKASKETAK GOGORRAK BILAKATZEN DIREN HILABETEETAN, KIROLA IHESBIDE BIKAINA IZAN DAITEKE NEKEA NOLA ASKATU EZ DAKIEN BURUARENTZAT

Urte berriarekin batera, unibertsitateetan azterketak hasten dira eta, noski, ezinbestean ikasle guztiak buru-belarri jartzen dira ikasketekin, gainontzean ezertarako denborarik ere ez dutela. Sasoi honetan alderantziz proportzionala den prozesu bat ekiten da: liburutegian gazteak pilatzen diren heinean, kaleak, tabernak, kiroldegiak, frontoiak eta urteko beste sasoietan beteta ikusi ohi ditugun hainbat bazter hutsik gelditzen dira. Bereziki hutsik geratzen den toki horietako bat da unibertsitateko Kirol Zerbitzua.

Kontua da ikasleek, eguraldi ona eta denbora librea daukaten bitartean, ikasle bizitza deritzona egiten dutela, eta horretarako bide bat izaten dela jarduera fisikoa eta kirola egitea. Baina bizitza honek badu amaiera. Ikasle bizitza azterketak hastean amaitzen da, eta ikasteko soilik bizi beharrak ordezkatzen du ikasle bizitza. Bat-batean, inork ez du kirol materialik alokatzen, ez da ikaslerik ikusten kalean korrika edota frontoian. "Ez dago denbora galtzerik!!", diote batzuek.

Baina Kirol Zerbitzuak badu aholku bat honen aurrean: ikasle eta langileok, buruak informazio gehiago barneratzen uzten ez duenean, deskonektatzeko beharra izaten da, eta burua argitzeko modu eraginkor bat jarduera fisikoa izaten da. Ez dugu esan nahi bost orduko
mendi ibilaldi bat aholkatzen dugunik azterketa aurreko egunean, batik bat denbora arazoengatik, baina ordu erdi edo ordu beteko paseo, pilota partida, gimnasio edota gustuko jarduera egiteak asko lagunduko dizue ikasteko garaian. Zuek bilatu oreka, baina ez dauka zertan denak beltza edo zuria izan behar.