Mendeberri
JOKIN GURIDI: “AMETS EGITERA BEHARTUTA GAUDE, EKINTZAILEAK IZANGO BAGARA”
MU-KO ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEAN, 2008-2009 IKASTURTEAN ESTREINAKOZ, LAU HILEKO IRAKASGAIA EGIN DUTE LEARNING BY DOING METODOLOGIA ERABILIZ. JOKIN GURIDI IKASLEAREKIN HITZ EGIN DUGU HORREN GAINEAN
Zer da Learning by Doing?
Izenak berak dioen moduan, eginez ikastea da. Metodo berria da, Finlandian sortua.
Zertan desberdintzen da ohiko irakasgaietatik?
Learning by Doing metodoaren arabera, ohi ez bezala, praktika dator lehendabizi, eta ondoren teoria. Arazo erreal bat hartu eta konpondu egin behar dugu, liburuen eta irakurgaien laguntzaz. Azkenean, praktikako emaitzek erakusten digute teoria.
Benetako bezeroekin egin duzue lan. Erronka handia izan da?
Irakasgaiaren gakoa da enpresa sortu eta bere helburuak lortzea. Lau hilabete izan ditugu horretarako, beraz, hasitako proiektu batean integratu gara: Ametsen Ekaitza. Ekintzailetasunaren inguruko ekitaldia da, non Euskal Herriko batxilergoko eta unibertsitateko ehunka ikasle biltzen diren. Gure xedea zen, hitzaldi eta jokoen bitartez, erakustea ze aukera dauden ekintzaile izateko, ezarritako bideetatik at. Zaila izan zen bi “munduak” elkarlanean jartzea, batxilergokoek zerbait arinagoa espero baitzuten, eta unibertsitatekoek zerbait sendoagoa.
Taldean lan egitea beharrezkoa da Learning by Doing-en arabera?
Talde-lana oinarrizkoa da, taldeko dinamikak onuragarriak dira norberaren proiekturako. Helburua da ideiak sortu eta taldearen beraren eraginez planteamendu berriak egitea, gero norberaren esparrura aplikatzeko.
Zein da coach-aren rola?
Coach-a da gure gidaria, tutore antzeko bat; ez da irakasle tradizionala, ez du ematen eskola magistralik. Berak esaten dizu nola zoazen eta zer egin hobetzeko. Zeure egoeraz jabearazi eta laguntza ematen dizu.
Learning by Doing metodoak liderrak izatera bideratzen zaituzte. Ze lider mota?
Friend Leader-ak ez du agindurik ematen, ez du ezer inposatzen. Bera jarraitzea lortzeko enpatia darabil, bere taldekideak ulertzen ditu eta badaki haiek nola motibatu.
Zuen bibliografiako irakurgaien artean dago P. Coelhoren “El Alquimista”. Badago ametsendako tarterik egungo garaietan?
Ekintzailetasunaren arloan beharrezkoa da idealista izatea, ilusioa izatea. Amets egitera behartuta gaude, ekintzaileak izango bagara. Bestalde, uste dut irakasgaietan teoria bakarrik ematea ez dela egokia, hots, beste balio batzuk ere geureganatu behar ditugula.
LEARNING BY DOING: A DIFFERENT METHOD
The Entrepreneurship School of Oñati has implemented a new optional subject, based on the Learning by Doing method. It is a different and quite revolutionary system: students learn the practice before assimilating theoretical contents.
First, they create a real enterprise. Then, they have to work with real customers, handle their own problems and try to reach some previously-settled goals. During the process, they are guided by a coach -replacing the traditional teacher, and they have to compare achievements in groups. The aim is to create new enterprisers for a changing world.
This technique was firstly used by Team Academy, a Finland-based teachinggroup; MU imported the method in order to improve and diversify its educational offer. The experience has been truly positive and it will be repeated next year for sure.
