Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerkuntza

MEXIKOTIK ARRASATERA, ESKOLAK EMATERA

ALFREDO HERNANDEZ HERRERA IRAKASLEA DA COACALCOKO GOI MAILAKO IKASKETA TEKNOLOGIKOKO (TESCO) ESKOLAN, MEXIKON. BERE IKERKETAREKIN LOTUTAKO EGONALDIA DELA ETA, SEI HILABETEZ IZANGO DA MONDRAGON UNIBERTSITATEKO GOI ESKOLA POLITEKNIKOAN

Iazko uztailaren 8an TESCok eta Goi Eskola Politeknikoak izenpetutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz, Alfredo Hernandez Arrasaten da irailaren 2az geroztik, hainbat jarduera egiten. Horien artean nabarmentzen da Nazioarteko Harremanen arloarekin batera garatzen ari den lana, bi erakundeen arteko ikasleen mugikortasuna sustatzeko, eta gerta daiteke mugimendu hori 2009ko irailetik aurrera gauzatzen hastea.

Landuko diren beste arlo garrantzitsu batzuk dira irakasleek egonaldiak egiteko truke programak, hasteko, Doitasunezko Mekanizazioko eta Metrologiako arloetan. Horrez gain, garatu nahi dira ikerketa proiektu bateratuak, I + T, etengabeko prestakuntza eta enpresekiko harremanei buruzko proiektuak.

Arlo akademikoari dagokionez, Alfredo Hernandez Industria Mekanika eta Produkzioko Departamentuko irakasleen taldean integratu da, Iñaki Hurtadorekin eta Zigor Azpilgainekin batera, Industria Ingeniaritzako 5. mailako ikasleei ematen zaien Galdaketa eta Moldeaketa Teknologien irakasgaian. Horrez gain, Hernandezek parte hartzen du egoera erdi-solidoan konformatzeko material berri optimizatuen diseinua eta lanketa garatzen duen proiektuan.