Atalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasiera Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas11 Erreportajea · MUko irakasleak nazioartean

Erreportajea · MUko irakasleak nazioartean

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEAK NAZIOARTEAN

IKASLEAK BEZALA, IRAKASLEAK ERE IZATEN DIRA ATZERRIAN. ORO HAR, ESKATZEN ZAIE DOKTORETZA EGINDA IZATEA ETA TOKI EGOKIA AURKITZEA EUREN PROIEKTUA GARATZEKO. HORTIK AURRERA, EZ DAGO BALDINTZARIK: MU-KO IRAKASLEEK JAUZIA EGITEN DUTE EUROPARA ETA, SARRITAN, HARAGO

“Irakasleok konpromiso eta lotura gehiago ditugu hemen. Horrek zaildu egiten du kanpora irteteko erabakia”, dio David Sánchezek.
2007an doktoretzaren osteko egonaldia egin zuen Michiganeko Unibertsitatean, AEBetan, eta ez zen erraza izan bere egunerokotasunetik
aldentzea. Baina, oztopoen gainetik, hainbat arrazoi daude bidaiari heltzeko. “Ikerketarako baldintzak hobeak dira han hemen baino,  baliabide gehiago dituzte, eta gauza garrantzitsu bat: ikerketak ospea ematen du. Hemen, askok alferkeriatzat dauka, oraindik ere”.

Atzerrira joatean, irakasle gehienek albo batera uzten dituzte irakaskuntza-zereginak. Arreta guztia ikerketan jartzearekin batera, proiektu berean edo antzekoetan murgilduta dauden beste zenbait ikerlariren ekarpenak jaso ditzakete, “baldin eta egin beharreko lana zein den ondo finkatuta badugu.” Hala dio Asier Arostegik, Case Western Reserve Universityn (Cleveland, AEB) izan ondoren. “Egonaldian egindako
lana probetxuzkoa izateko, ezinbestekoa da taldean integratzea”.

Gonzalo Abad Warsaw University of Technology-n egon da hilabetez, eta atzerriko egonaldiaren ikuspegi errealista eman du. “Integrazio mailak daude; enpresen interesak tartean daudenean, edota erantzukizun handiko proiektuak direnean, zaila da ezagutza bere osotasunean transmititzea, informazio fluxuak baldintzatuta baitaude.”.


BOLOGNA ETA MUGIKORTASUNA

Hurrengo ikasturtean Bolognako prozesua bere amaierara iritsiko da. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua sortzeko, unibertsitate askok bere ikasketen egiturak berriro diseinatu beharko ditu.

Halere, mugikortasunaren ikuspuntutik onurak ekarriko ditu.

Gonzalo Abaden esanetan, “Bolognako prozesuak fakultateen arteko antzekotasunak azalaraziko ditu. Ikasketa plan berriei begira, irakasleen mugikortasuna bultzatu nahiko da unibertsitateen artean, bakoitzak ahalik eta eskaintza on eta erakargarriena lor dezan.” Era berean, azpimarratu du “garai aproposa” izango dela “ikerlanarekin eta irakaskuntzarekin lotutako egonaldiak uztartzeko.”

HARREMAN BERRIAK, KALITATERAKO BIDEA

Tokian tokiko ikerketa taldeekin bateratzean, irakasleek euren proiektuetan sakontzeko parada izaten dute. Beatriz Zabalondo Aberystwyth University-n (Galesen) izan zen 2008ko abenduan, eta bizi izandakoaren inguruan dio hainbat aholku jaso zituela bere tesirako oso baliagarriak. “Martin Barker irakasle eta ikerlari ezagunak interes handia agertu zuen nire gaian, eta aurrerantzean ere laguntzeko prest dagoela adierazi zidan.” Horrez gainera, departamentu bereko Mercator Media erakundeko hainbat arduradunekin izan zituen harremanak,
eta haien iradokizunak ere jaso zituen.

Zentzu horretan, Asier Arostegiren esperientzia ere adierazgarria da. David Schiraldi eta bere taldea izan zituen bidelagun, eta haiei esker ezagutu zuen hainbeste jende. Emaitza: bi artikuluren argitalpena Case-ko unibertsitatearekin eta luzaroan ikertzen jarraitzeko adina kontaktu.

Horrek guztiak sustatzen ditu nazioarte mailako egitasmoak eta, azken buruan, unibertsitateen garapena. Monica Gagok, Leeds University Business School-en (EB) urte erdi igaro ondoren, honakoa dio: “irakasleon mugikortasunak kalitatea dakarkio ikerkuntzari eta irakaskuntzari.
Harreman-sare zabalak eratzen dira eta fakultateek finantzazio aukera berriak aurkitzen dituzte.

Irakaskuntza hobeak ikasle hobeak dakartza; horiek ikerlari hobeak izango dira, eta beren eraginez ikasketa-planak garatuko dira. “Guztia kate bat da,” laburbiltzen du Gonzalok.

 

BOST IRAKASLE ATZERRIAN

ERRESUMA BATUA, ESTATU BATUAK, POLONIA, GALES: MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IRAKASLEEN NAZIOARTEKO ESPERIENTZIA ANITZAREN ADIBIDE.

ESKATUTAKO DATUAK
1.- Egondako tokia:
2.- Iraupena:
3.- Egonaldi mota:
4.- Helburuak:
5.- Egonaldirako izandako finantzazioa:

 

MÓNICA GAGO

1. Leeds University Business School.Leeds, Erresuma Batua.
2. Sei hilabete, 2008ko urtarri letik ekainera.
3. Doktoretza ondorengo egonaldia.
4. Ondoko Ikerketa Proiektuan parte-hartzea: "Firm governance and growth: investment in employee-owned and conventional firms".
5. José Castillejo 07 programa (MEC): Unibertsitate eta ikerketa zentroetako irakasle zein ikerlariei zuzendutako laguntza, 2007-2008 kurtsoan atzerrian egin behar dituzten egonaldietarako.

ASIER AROSTEGI

1. Case Western Reserve University. Cleveland, Ohio, AEB.
2. Lau hilabete.
3. Visiting professor.
4. Nanokonposite polimerikoen egonkortasun termikoa hobetu, propietate mekanikoetan galera eman gabe. Horretaz gain, Case  Unibertsitateko Macromolecular Science and Engineering Department taldearekin harremanak egin, etorkizunean doktoradutza ikasleak elkartrukratzeko.
5. Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren Micromanufacturing proiektua eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren ikertzaileak hobetzeko eta mugitzeko programa.

 

DAVID SÁNCHEZ

1. Michiganeko Unibertsitatea, AEB.
2. Sei hilabete, 2007ko urtarrilaren 10etik uztailaren 13ra.
3. Doktoretza osteko egonaldia.
4. Ikerketa proiektu batean parte-hartzea.
5. Ikertzaileen mugikortasuna sustatu eta perfekzionatzeko programa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Eusko Jaurlaritza). EAEtik kanpoko zentroetako egonaldietarako.

 

GONZALO ABAD

1. Warsaw University of Technology, Polonia.
2. Lau aste.
3. Mintegi bat eman; ikerketa bat zehaztu eta egin, esparru jakin batean; bi unibertsitateen arteko harremana sendotzea.
4. Kontrol-teknika berritzailea garatu eta balioztatzea, sare elektriko ahuletan (irletan edota leku urrunetan) generadore eoliko zehatzak txertatzeko.
5. Varsoviako Unibertsitateak horretarako bideratutako dirua eta Etortek Finantzazioa.

 

BEATRIZ ZABALONDO

1. Aberystwyth University, Gales.
2. Hamar egun.
3. Nire tesiko ikerketa gaiarekin zerikusia duten beste unibertsitate batzuetako ikerlariekin harremanak bideratu eta
jakintza trukea osatu.
4. "Euskarazko bikoizketa eta hizkuntzaren normalizazioa" mintegia eman. Ikergaia aurkeztu eta ze interes sortzen duen ikusi; ikerketa  metodologietan jantzi. Bibliografia kontrastatzeko eta aberasteko bidelagunak bilatu. Theatre, Film and Television Studies departamentuarekin harremanak lotu eta elkarlanhitzarmena sinatu, ikasleen zein irakasleen mugikortasunari begira ez ezik, baita elkarlanerako eta batak bestearen programetan parte-hartzeko ere. Mercator Media erakundearekin harremanak egin. Beste herrialde batzuetako hizkuntza minorizatuetako lankideak bilatu.
5. Eusko Jaurlaritzaren Kontratu Programa (MUk azkena sinatu zuen Kontratu Programaren barruan, 2010 arte iraungo duena).

 

FAR FROM HOME, IT SEEMS YOU BELONG TO A BIGGER WORLD

Iwould like to start this summarizing my own trajectory. I have lived in Berkeley, USA (where the hippie movement was born) and studied english at the University of California, in 1987. In 1996 I moved to Paris, France, where I stayed as visiting professor in the École des Hautes Études en Sciences Sociales teaching a subject about sustainable development.

After that, I have been in Valdivia, Chile (where the strongest earthquake of the world occurred) from 2005 to 2006. There, I investigated on ecosocioeconomics in organizations (trespassing the boundaries of socioeconomic anthropocentrism and approaching to ecocentrism, into a space where social and ecological systems get connected). More recently, since 2008 to nowadays, I have been here in the Basque Country, in Mondragon Unibertsitatea's Lanki Institute for Cooperative Studies. During this time I have been comprehending Mondragon's
cooperative experience, and also providing potential ways into ecosocioeconomics.

At this moment I am thinking about going to Columbia, Canada, in 2011. My aim is to study the ecological footprint in the University of British Columbia’s, School of Community and Regional Planning.

I know: it has been a hugh adrenaline-dose! As everything in this life, it has been a constant learning. There are many positive aspects but, unfortunately, there are also many negative things when moving from one side of the world to another. However, contradictions attract each other!

It is nothing new, but it is true that staying far from home is the worst of all. You feel insecure, strange and nostalgic about everything you have left behind: family, friends, country and all that identifies each of us. Nevertheless, at the same time you feel that, you also develop the feeling of belonging to a bigger world. As a result, you get tolerant with other countries, respecting diversity and individual identity simultaneously. Our planet becomes our home.

“It is important to be tolerant with other countries.An intergenerational solidarity is more and more necessary; it would be great if everyone of us could achieve that feeling”

An intergenerational solidarity is born inside. This is more and more necessary; it would be great if everyone of us could achieve that feeling,
though we know that our contemporary civilization hardly understands Planet Earth's systemic dynamics. Moreover, next generations have the right to live in an inhabitable planet.

There is something curious about being the foreigner. We develop a higher sensitivity, maybe because of the idiom (talking perfectly or not, you will never be native): we hear more than we talk, we are alltime observers, our hears perceive what has not been said, our noses smell invisible aromas.

Have a great journey, reader! Agur!