Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas10 M.U. Kirol Zerbitzua
Muniversitas10

M.U. Kirol Zerbitzua

MARKAK HOBETUZ!

JAKIN BADAKIGU KIROL ZERBITZUAK IRTEERA, IKASTARO ETA TXAPELKETAK ANTOLATZEN DITUELA. HORREZ GAIN, BESTERIK ESKAINTZEN AL DU MU-KO KIROL ZERBITZUAK? GURE INGURUAN OSO ERROTUAK DAUDE LASTERKETA HERRIKOIAK, ETA  GUZTIEN ARTEAN BEHOBIA-DONOSTIA DA FAMATUENA.

Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langile askok Behobia- Donostia lasterketa ezagunean parte hartzeko ohitura dute; horien artean  badira entrenamenduen egokitasunari buruz galderak egiten dituztenak, eta zalantza ugari dituztenak. Horietako bat da P.U. ikaslea.  Behobia-Donostia bukatzea zuen helburu P.U.k, eta prestaketa fasea antolatzen lagundu genion, kezkak uxatuz.

Hasteko, kirol mediku azterketa egin genion (%30eko beherapena izanik, nahiko eskuragarri izaten dute ikasleek azterketa), lasterketa era egokian bete ahal zuela ziurtatzeko, eta lan saioak prestatzeko baliogarriak zaizkigun datuak eskuratzeko.

Azterketaren emaitzak jaso genituenean, P.U.rekin elkartu ginen; helburuak, lan saio egunak, pultsometroaren erabilera, denborak…  adosteko egin genuen bilera.

Gauzak horrela, P.U.k baliabide eta aholkuak eskuratu zituen eta murgildu zen prestaketa fasean bete betean. Noizean behin, Kirol Zerbitzura gerturatzen zen, bere egoeraren berri emateko eta entrenamendu saioak egokitzeko. Egun handia iritsita, P.U.k lasterketa ondoeta gozatuz osatu zuen; aurrekoetan baino erosoago eta zertxobait azkarrago.

P.U.k bezalaxe, zuek ere zabalik daukazue Kirol Zerbitzuko bidea. Zuen marka hobetu nahi izanez gero, lasterketa gustura egin nahi  baduzue, edo zuen helburua beste edozein bada ere, laguntzeko prest gaituzue. Kirola egitea ona da eta mediku azterketek laguntzen dute kirol hori era kontrolatuan eta ondo egiten.

ACTIVIDAD FÍSICA CONTROLADA
Realizar deporte de forma saludable y controlada. Los servicios deportivos de Mondragon Unibertsitatea, ofrecen un servicio médico para todos aquellos que quieran participar en pruebas deportivas.