Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Muniversitas10

Berriak

NAFARROAKO GOBERNUKO ORDEZKARIA MU-N

READY TO GO, XXI. MENDEKO WORKSHOP

DEREK JONES EN LA FACULTAD DE CIENCIAS EMPRESARIALES

TITULAZIO BERRIAK ESKURA

MU REIVINDICÓ LA UNIVERSIDAD 2.0 EN LA APERTURA DEL CURSO 2008-2009

DANBAKA LEHIAKETAREN BABESLE

IKASLE ETA IKERLARIEN MUGIKORTASUNA BULTZATUKO DA

AUKERATU DUTE MUKIDE ELKARTEAREN IRUDIA

MU E IKERBASQUE FIRMAN UN ACUERDO ORIENTADO AL IMPULSO DE LA INVESTIGACIÓN

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO BIBLIOTEKAK WEBGUNE BERRIA DU

GOI ESKOLA POLITEKNIKOKO IKASLEEK SARIA JASO DUTE EUSKAL ENCOUNTER 2008 TOPAKETAN

NAFARROAKO GOBERNUKO ORDEZKARIA MU-N

Nafarroako Hezkuntza sailburuaren bisita jaso berri du Mondragon Unibertsitateak. Zehazki, Nafarroako Hezkuntza Saileko lau ordezkari eta “Cuatrovientos Institutuko” zuzendaria eta beste bi ordezkari izan dira MUn.

Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza eredua gertutik ezagutzea eta elkarlanerako esparruak jorratzea izan dira bisitaren helburuak. Mondragon
Unibertsitatea eta Cuatrovientos Institutua elkarlanean aritu izan dira azken hilabeteotan, Nafarroan ziklo formatiboak euskaraz eskaintzeko aukera aztertuz. Unibertsitateaz gain, Mondragon Korporazioa eta Ikerlan ere bisitatu dituzte.

 

gora

READY TO GO, XXI. MENDEKO WORKSHOP

Ready To Go saioan, partehartzaileek beraien negoziora zuzenduriko soluzio zehatzenak aurki ahal izango dituzte. Horretarako, metodologi berritzaile eta iraultzailea erabiliko dute, non partehartzaileak motibatzen
dituzten, saioan ikasitakoa egunerokotasunean aplikatzen.

Ready To Go, soluzio zehatzak behar dituzten enpresei zuzendurik dago. Ready To Go saioan, enpresarekin erlazionaturiko edozein arazo mota nola aztertu erakusten da.

Pep Torres eta Stereonoisek, bere asmakuntza eta kreatibitate estudioak, jardunaldi intentsibo hau izenpetu eta zuzentzen dute. Pep Torres eta bere taldeak mundu mailan negozio, tendentzia eta berrikuntza zein kreatibitatearen inguruan gertatzen ari denaren ikuspegi zehatz eta sakona dute.

Ready To Go ikastaroa urriaren 8an egin zen Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

gora

DEREK JONES EN LA FACULTAD DE CIENCIAS EMPRESARIALES

Derek Jones, reconocido investigador en el campo del análisis económico de empresas cooperativas y de otras caracterizadas por la participación
de trabajadores en el capital, va a pasar buena parte del curso 2008-2009 en la Facultad de Ciencias Empresariales de Mondragon Unibertsitatea.

Su presencia en Mondragon Unibertsitatea se enmarca dentro de la iniciativa impulsada por Mondragon Cooperative Academic Community, MCAC, para atraer conocimiento de expertos en distintas materias. El objetivo es compartir conocimiento con importantes investigadores del panorama internacional.

Derek Jones ha recibido una beca de Ikerbasque Fellowship a través de la iniciativa Ikerbasque para colaborar con Mondragon Unibertsitatea, más concretamente con la facultad ubicada en Oñati, liderando un estudio con
un equipo de cinco personas de la Facultad de Ciencias Empresariales.
El objetivo de éstos, es analizar los resultados económicos del Grupo Eroski en todo el estado español.

Esta beca es una de las diez que anualmente otorga el Gobierno Vasco a investigadores internacionales de alto nivel. Gracias a este tipo de actuaciones, becas, Mondragon Unibertsitatea también recibirá la incorporación de otro prestigioso investigador.

gora

TITULAZIO BERRIAK ESKURA

Hasi dira eskolak Mondragon Unibertsitatean. Aurtengo berrikuntzen artean, aipatzekoa da Europako Eremura egokitu diren lehen 6 gradu titulazioei eman zaiela hasiera Euskadin: bost Ingeniaritzaren alorrekoak dira, eta beste bat Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzaren alorrekoa.

Horrela, Goi Hezkuntzako Europar Eremura egokitutako eskaintza akademikoa duen Euskal Herriko lehen unibertsitatea da MU. Ezaugarri horrek, Mondragon Unibertsitatearen izaera berritzailea eta aitzindaria uzten du agerian, zazpi urte baino gehiago baitaramatza Mendeberri proiektua izeneko hezkuntzaeredua jorratzen. Aipatutako proiektuak erabat betetzen ditu eremu berriaren helburuak.

Izan ere, Unibertsitateak oraingo ikasturtetik aurrera eskainiko duen irakaskuntza egokituak ohiko irakaskuntzarekin alderatuta oso eredu desberdina du. Ereduaren azken helburua da ikasleak
gaitasun pertsonal, sozial eta profesionalean trebatu, lanarloaren erronka berriei aurre egiteko. Horrela, hezkuntzaren ardura bereganatzeko, taldean
lan egiteko, proiektuak zuzentzeko, erabakiak hartzeko, negoziatzeko
eta komunikatzeko gauza izango diren pertsonak heziko dira.


MATRIKULAZIO KOPURUA

Aipatutako gradu-tituluetan 330 ikasle inguru matrikulatu dira. Ikasle horiek aukera paregabea dute europar esparruan murgiltzeko, prestakuntzaren tren
europarrean bidaiatzeko, eremu horretara egokitutako lehen promozioko kideak izango baitira. Hori guztia egiteko, aukeraz baliatuko diren eta Europako betebeharretara egokitutako tituluak lortuko dituzten Euskal
Herriko lehen ikasleak izango dira.

Gainera, irailean, Mondragon Unibertsitateko gainerako titulazioetan matrikulatutako beste 560 ikasle berri hasiko dira. Titulazio horiek, oraindik gradu bihurtu ez diren arren, Mendeberri hezkuntza-ereduari jarraituko zaizkio, harian-harian ezarri
baita azken urteotan. 

gora

MU REIVINDICÓ LA UNIVERSIDAD 2.0 EN LA APERTURA DEL CURSO 2008-2009

MONDRAGON UNIBERTSITATEA CELEBRÓ LA INAUGURACIÓN DEL NUEVO CURSO 2008-09, MARCADO POR SU ADAPTACIÓN AL ESPACIO EUROPEO DE EDUCACIÓN SUPERIOR, EN UN ACTO OFICIAL QUE TUVO LUGAR EN EL TEATRO AMAIA DE MONDRAGON.

El presidente de MU, Javier Sotil, hizo especial hincapié en la estrecha vinculación entre el Espacio Europeo de Enseñanza Superior y el modelo  de reingeniería educativa de la universidad. Asimismo, la actividad de I + D
basada principalmente en la importancia de su aplicabilidad, las actuaciones desarrolladas en torno al emprendizaje y el diseño de nuevas titulaciones adaptadas a Bolonia, formaron parte de su discurso.

La lección inaugural corrió a cargo del profesor Dr. David Sánchez, de la Facultad de Ciencias Empresariales, quien ofreció una conferencia sobre la Web2.0, titulada ‘Empresa 2.0: más allá de los átomos y los bits’.

Por su parte, el Rector Iosu Zabala destacó los retos recogidos en el Plan Estratégico 2008-2012, que la universidad está elaborando: el nuevo reto pedagógico, donde el objetivo es incorporar a Mendeberri las
posibilidades que ofrece el mundo de la web 2.0, y la formación a lo largo de la vida, con el objetivo de desarrollar e implantar una oferta de aprendizaje permanente on-line.

gora

DANBAKA LEHIAKETAREN BABESLE

MUk Goienak antolatzen duen DANBAKA musika lehiaketa babestuko du. Sortu zenetik, MUk laguntza eskaini dio musika lehiaketari, eta are gehiago aurtengo edizioan, non Debagoieneko gazteez gain, Debabarrena eta
Durangaldeko musika taldeek ere parte hartuko duten. Lehiaketaren aurkezpena Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egin zen, eta bertan parte hartu zuen Idoia Peñakobak, MUren izenean.

gora

IKASLE ETA IKERLARIEN MUGIKORTASUNA BULTZATUKO DA

MUren Goi Eskola Politeknikoak lankidetza hitzarmena sinatu du Mexikoko Coacalcoko Tecnológico de Estudios Superiores zentroarekin. Nazioarteko harremanak sendotu eta areagotu nahi ditu MUk, eta helburu horrekin
sinatu da akordioa. Uztailaren 9an, Francisco José Plata Olvera doktoreak,
Coacalcoko Tecnólogico de Estudios Superioreseko zentroko zuzendariak, GEPera bisita egin zuen bi erakundeen arteko elkarlan hitzarmena
sinatzeko. Hain justu ere, bi erakundeek ikasle eta ikertzaileen
mugikortasuna areagotzeko neurriak hartu nahi dituzte. Irailean hasi da bi zentroen arteko lankidetza. Besteak beste, irailean Goi Eskola Politeknikoan egonaldia egin du Coacalco-ko ikerlari den Alfredo Hernandezek. Goi Eskolako Materialen Konformaziorako Prozesu Aurreratuen sailean aritu da lanean.

gora

AUKERATU DUTE MUKIDE ELKARTEAREN IRUDIA

MUkide, Mondragon Unibertsitatearen Ikasle Ohien elkarteko irudia aukeratzeko lehiaketa egin berri da. Eta aurkeztu diren 17 diseinuetatik,
Aarón Busca Izquierdorena aukeratu dute. Aarón, oñatiarra da eta egun Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoko ikasketak egiten dihardu Mondragon Unibertsitatean. Epaimahaia, MUkide elkarteko 5 kidek, eta komunikazio zein diseinuaren esparruan aditua den pertsona batek osatu dute. Irabazleak, aurreikusita zegoen saria eskuratu du lehiaketaren antolatzaileen eskutik, Nintendoren Wii bat, Wii Sports jokoa barne.

gora

MU E IKERBASQUE FIRMAN UN ACUERDO ORIENTADO AL IMPULSO DE LA INVESTIGACIÓN

GRACIAS AL ACUERDO ALCANZADO ENTRE IKERBASQUE Y MONDRAGON UNIBERTSITATEA, DOS INVESTIGADORES DE RECONOCIDA LABOR INTERNACIONAL, RECALARÁN EN MU DURANTE ESTE CURSO 2008-2009. UNO EN LA FACULTAD DE CIENCIAS EMPRESARIALES Y EL OTRO EN LA ESCUELA POLITÉCNICA SUPERIOR.

 

La Fundación Ikerbasque es una entidad cuyo objeto consiste en contribuir al impulso, promoción y desarrollo de la investigación y del conocimiento científico, humanístico y tecnológico, facilitando la progresiva consolidación del colectivo de investigadores y científicos en el País Vasco.

A través de esta colaboración con Mondragon Unibertsitatea, Ikerbasque contribuirá a la promoción y desarrollo de la investigación en beneficio de la universidad, mediante la contratación de investigadores, con objeto de que desarrollen su actividad laboral en el ámbito de Mondragon Unibertsitatea.

Así, y fruto de este acuerdo alcanzado entre MU e Ikerbasque, durante el curso 2008-09 serán dos investigadores extranjeros que se incorporarán a la actividad investigadora de MU: el profesor Dr. Derek Jones, procedente del Davidson Institute - “University of Michigan”- y que desempeñará su labor en la Facultad de Ciencias Empresariales de Oñati, en el ámbito del cooperativismo, y el profesor Dr. Abdel Fattah Zebib, de “Mechanical and Aerospace Engineering, Rutgers University”, que previsiblemente se
incorporará al equipo investigador de la Escuela Politécnica Superior en enero de 2009, concretamente al ámbito de la mecánica de fluídos.

Este convenio permitirá a Mondragon Unibertsitatea seguir potenciando su actividad investigadora y reforzando sus equipos de investigación en las
diferentes áreas de especialización.

gora

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO BIBLIOTEKAK WEBGUNE BERRIA DU

MUKO BIBLIOTEKAK ERABAT BERRITU DU BERE WEBGUNEA. ORAINGOA OSO ONDO DAGO TXERTATUTA MU-REN WEBGUNEAN, ETA GORDETZEN DITU HAREN IRUDI KORPORATIBOA ETA  ANTOLAKETA. ERRAZAGOA DA IRISTEKO, ARGIAGOA EDUKIAK
AZALTZEN, ETA SINPLEAGOA EDUKIAK ETA ZERBITZUAK AURKITZEKO.

Berrikuntza asko ditu webgune berriak, esate baterako aplikazio bat zenbait material erreserbatzeko, hala nola ordenagailuak, taldelan gelak,  ordenagailu eramangarriak eta bideo kamerak. Horrekin batera, informazio
baliabide gehiago eskaintzen ditu (Source Elite datu-basea, Elsevierren liburu elektronikoen Referex bilduma), eta baita eduki eta atal berriak ere: gomendatutako bibliografia, bibliografia idazteko arauak eta  inpaktuadierazleak, besteak beste.

Mondragon Unibertsitateko bibliotekaren eginkizuna da informazio  baliabideak eskuratu eta hedatzea, eta laguntzea hiru esparrutan: irakaskuntzan, ikaskuntzan eta ikerkuntzan. Informazio gehiago aurkitu ahal
izango da honako webgunean: http://www.mondragon.edu/biblioteka

gora

 

GOI ESKOLA POLITEKNIKOKO IKASLEEK SARIA JASO DUTE EUSKAL ENCOUNTER 2008 TOPAKETAN

 

DAGOENEKO IGARO DIRA HILABETE BATZUK EUSKAL ENCOUNTERTOPAKETA EGIN ZENETIK BILBON. BAINA, GOI ESKOLA  POLITEKNIKOKO ZENBAIT IKASLEK ORAINDIK EZ DUTE AHAZTU. IZAN ERE, MU-KO LAU IKASLEK SARI POLITA JASO ZUTEN BEC-EN EGINDAKO HAMASEIGARREN EDIZIOAN.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko informatika eta  elektronikako ikasleek osatutako WILLIX taldeak irabazi zuen saria Euskal
Encounter 2008 edizioan. Mondragon Unibertsitateko taldea osatu zuten Jon Goenetxeak, Igor Ibargurenek, Unai Elordik eta Unai Zabartek.

Gure unibertsitateko ikasleek pozik egoteko arrazoiak badituzte. Izan ere, software askean programazio bizkorreko Free and Open Source Software
lehiaketa irabazi zuten. Saria, berriz, Asus EEE-PC ordenagailu ultra  eramangarria izan zen. Sariketaren babesle den Entel enpresak mandakoa,
hain zuzen ere.

Euskal Encounter egitasmoa ordenagailu zale eta profesionalen bilgune
zabala izaten da, non esperientziak elkarbanatzen dituzten. Gainera, egitasmoak irauten duen egunetan informatikarekin loturik dauden ekintza
ezberdinetan murgiltzeko aukera izaten dute parte hartzaileek.


ESTATUKO PARTYRIK BETERANOENA

Estatuko informatika elkarretaratzerik beteranoena da Euskal Encounter. Eta, urtez urte, arrakasta handiagoa du. Arestian aipatu bezala, aurtengo edizioa hamaseigarrena izan zen, eta guztira ia sei mila lagunek parte hartu zuten.

Euskal Encounter bilkura Bilbao Exhibition Centren egin zen uztailaren
24tik 27ra. Azpiegiturari dagokionez, 4.096 ordenagailu sarean konektatuta
izan zituzten parte hartzaileek. Era berean, 8 Gb/s-ko Internet konexioarekin
gozatzeko aukera izan zuten. Gure ibarreko ikasle eta pertsona asko
gerturatu zen Bilbora, horien artean asko MUko ikasleak.

Guztira, Bilboko BECen 35.000 metro koadro baino gehiagoko espazioa egokitu zuten Euskal Encounter biltzarra egiteko. Lau egunean informatika zaleek asko disfrutatzeko aukera izan zuten. Sariak, berriz, askotarikoak izan ziren, eta antoltzaileek 50.000 euro banatu zituzten. Dagoeneko antolatzaileak hamazazpigarren edizioan pentsatzen ari dira, eta ziur asko, hurrengoa ere berrikuntzez beterik etorriko da.

gora