Sections

Skip to content. | Skip to navigation

Home Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas10 Erakundeak2
Muniversitas10

Erakundeak2

KOOPERAZIO KOOPERATIBOA HERRIALDE POBRETUETAN

1991TIK MUNDUKIDE FUNDAZIOAK INTERKOOPERAZIO SISTEMA BAT ERAIKITZEN DIHARDU KOOPERATIBEN MUGIMENDUKO HAINBAT ERAGILEREKIN. AZKEN HELBURUA DA, KOOPERAZIO EREDU PROPIOA ERAIKITZEA HERRIALDE PROBRETUEI
LAGUNTZEKO, AGENTE DESBERDINAK INTEGRATUZ GURE IZAERA KOOPERATIBOAN.

Herrialde pobretuei laguntza emateko, Mundukidek, Lanki institutuak, unibertsitateak, enpresa eta entitate kooperatiboek eta boluntario kooperatiboek beraien esperientzia eta lana partekatzen dihardute.

PRAKTIKAK Unibertsitatearekin elkarlanean, aurten egindako hiru esperientzia konkretu ezagutarazi nahi ditu Mundukidek lerro hauetan:

KUNBA Enpresa kooperatiboaren gestio eta antolakuntzaren inguruan, Kuban bultzatu duen “Prestakuntza, laguntza tekniko eta ikerkuntzako programa”, HUHEZIko Informazio eta Komunikazioko Maria Gaztelupe eta Mikel Beaskoa ikasleek bost asteko egonaldia egin dute Kuban. Dokumental bat egingo dute Mundukidek Kuban duen programari buruz. Hori dela eta, irudiak eta elkarrizketak grabatu dituzte. Dokumentala prest izango da urte bukaerarako.


MEXIKO 2007-2008 ikasturtean, Mexikoko Alternativas y Procesos de Participación elkartearekin ere lankidetza proiektu bat garatu da. Alde batetik, Goi Eskola Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritzako ikasleak diren, Aintzane Fernandez de Arroyabe eta Joseba Larrea,  Mexikon egon dira 10 hilabetez ikasketa bukaerako proiektua egiten. Amarantoaren zertifikazio organikoaren prozesuaren hobekuntzan eta ingurumenean duen eragina neurtuko duten indikadore koadroak garatu dituzte proiektuan.


ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEAN ALTERNATIVASeko zuzendari komertziala den Mª Carmen Martinezek, amarantoan oinarritutako elikagaien merkatu azterketa eta marketin plana burutu du Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean. Azterketa, Juan Jesus  Valle irakaslearen tutoritzapean egin da, eta Nora Unzueta ikaslearen laguntza jaso du. Azterketa horiek, ikasketa amaierako proiektuarekin osatuz. Informazio gehiago, Webgune hauetan:

www.mundukide.org
www.quali.com.mx
www.alternativas.org.mx.

 

 

HEGO AMERIKAKO INDIGENEN ORDEZKARIAK EUSKAL HERRIAN, GARABIDE ELKARTEAK GONBIDATUTA

HEGO AMERIKAKO HAINBAT HERRI INDIGENATAKO ORDEZKARIAK EUSKAL HERRIAN DAUDE URRIAREN 10EAN ETORRITA.  GARABIDE KULTUR ELKARTEAK ANTOLATURIKO HIZKUNTZA ETA HERRIEN ARTEKO BIGARREN TRUKE PROGRAMAN PARTE HARTZEN ARI DIRA.

Lau astez, gure artean izango ditugu Guatemalako maien ordezkariak, Ekuadorko kitxuak, Bolibiako kechwa, kayawalla eta aymarak, Txileko Wallmapu herriko maputxeak, Paraguatik datorren guaranien ordezkaria eta Marokotik gerturatu den amazigh herriaren ordezkaria.

Garabide Elkarteak antolatzen duen programa honen helburua da euskara eta euskal kulturaren garapenaren esperientziak erakustea. Hain zuzen ere, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuetako ordezkariei, gure hizkuntzaren eta kulturaren  boluzioaren
berri ematea da asmoa.

Eurek ere izan dezaten non begiratu eta ikasi euren identitatea mantentzeko eta hizkuntzen normalizazioaren alde lan egiteko. Truke  programaren bitartez, ordea, herri indigenetako ordezkariek ekarriko diguten esperientzia ezagutu nahi du Garabidek. Alegia, beren  errealitatearen berri izan nahi du.

Lankidetzan oinarritutako hartu- emanak bultzatuko ditu Huhezin sortu den kultura elkarteak, bereziak diren eredu gizakoiagoetara bideratuko gaituen elkartrukatzean ikasiz eta irakatsiz.

TRUKE PROGRAMA, URRIAREN 13TIK AURRERA

Urriaren 13an hasi eta azaroaren 7a bitartean, oso programa zabala antolatu du Garabidek. Formazio saioak izango dira. Gainera, bisitak egingo dituzte hainbat elkarte, erakunde, Udal, eskola eta komunikabideetara. Era brerean, hitzaldiak, mahai inguruak eta elkarrizketak izango dituzte euskalgintzan lan handia egin duten  pertsonekin.

Halaber, Euskal Herriaren ezagutza izan dezaten, jai giroko ekitaldi andana ere antolatu dira. Programan parte hartuko duten erakunde eta  pertsonen eta herri indigenen arteko zubi lana baino ez du egin Garabide Elkarteak.

Ekitaldi gehienak Mondragon Unibertsitatean egingo dira, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, baina, lau aste horietan hogeitaka bisita  aurreikusi dituzte, tartean Garabideri laguntza ematen dioten Oñatira, Azkoitira, Beasainera eta Eskoriatzako udaletara.


ASKOTARIKO ESKAINTZA
Truke programan parte hartzen ari direnek aukera dute Euskaltzaindia, AEK eta Elhuyar ezagutzeko.