Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas Muniversitas10

Editoriala

ASMO BERRIAK

Ireki da ikasturte berria ekitaldi ofizialean. Beste behin, Arrasateko Amaia Antzokia Mondragon Unibertsitatearen asmo berrien lekuko isila bilakatu da. Hezkuntza metodologia berriak, web 2.0 eta etorkizuna, izan dira hizpide.  Hezkuntzaren hizkuntza aldatu beharra dago, digital bilakatu behar da. Argi dauka MUk, eta horren aldeko apustua egin du Iosu Zabala errektoreak bere
agerpenean. Juan Jose Ibarretxe Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta Hezkuntza Saileko ordezkariek ere esku hartu dute irekiera ekitaldian. MUniversitas aldizkariaren hamargarren zenbaki honetan beste zenbait asmo berri ere jaso ditugu. Esaterako, Nazioarteko  Harremanen Departamentuak abian jarri nahi dituenak. Ikasleen nazioarteratzea eta atzerritarrentzat eskaintza hobetzea. Horiexek dira Gentzane Aldekoak zuzentzen duen departamenduaren asmo nagusiak. Nazioartean ondo kokatu beharra du MUk, eta horretarako garrantzitsua da
nazioarteko ikasleak gurera erakartzea, eta aldi berean, hemengoak kanpoko unibertsitateetara bidaltzea. Ezagutza konpartitu beharra dago, beste batzuen esperientziaz janztea ona da, eta hori nahi du Kanpo
Harremanetarako Departamentuak. Orain arte, Erasmus egitasmoaren eskutik etorritako ikasle atzerritarrak gustura egon dira gure artean. Mondragon Unibertsitateak gertuko tratua eskaintzen die, erabat pertsonalizatua, enpresa esperientzian oinarritutako beste hezkuntza errealitate bat ezagutzeko aukerarekin. Baina ez dira horiek asmo berri
bakarrak. Horren haritik, MUk eta Ikerbasque erakundeak akordioa sinatu dute. Inportantea da unibertsitatearentzat hitzarmena. Izan ere, ikerlari
ospetsuak etorriko dira gurera, euren ezagutza gurekin konpartitzera. Oso bestelako egitasmo bat ere jarri du abian Mondragon Unibertsitateak, ikasle ohien elkartea sortu du, MUkide izenekoa. Mondragon Unibertsitatean
ikasitakoen elkartea izango da, eta dagoeneko ikasle ohi ugarik erakutsi du bertan parte hartzeko interesa. Susana Azpilikuetak dihardu, besteak

"Ezagutza konpartitu beharra dago, beste batzuen esperientziaz janztea ona da, eta hori nahi du Kanpo Harremanetarako Departamentuak"

beste, elkarte berriaren planifikazioan eta antolakuntzan, eta hari eginiko elkarrizketa ere jaso dugu esku artean duzun aldizkarian. Ikasle ohiek abantailak izango dituzte MUkiden, ikasle garaiko harremanak mantentzeko aukera izango dute, eta, gainera, eurei zuzenduriko egitasmoetan parte
hartzeko parada izango dute. Mondragon Unibertsitateak asmo berriekin abiatu du 2008- 2009 ikasturtea. Asmoak errealitate bilkatzeko irrikitan
eta lan egiteko gogoz. Zorte on guztiok ikasturte berrian.