Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas MUniversitas 17 Komunikazioa
MUniversitas 17

Komunikazioa

"LEHEN ESTATISTIKAK BEGIRATZEN GENITUEN, ETA ORAIN HELBURUAK"

MU-K MONDRAGON.EDU WEBGUNEA ESTREINATU DU. HELBURUA DA MU-N DAUDEN FAKULTATE GUZTIEN BATASUNA LORTZEA ETA ERABILTZAILEENTZAT ASKOZ ERAGINKORRAGOA IZATEA. SARE SOZIALAK ETA ERREMINTA BERRIENAK ERABILTZEN DITU, UNIBERTSITATEAREN JOMUGEI HOBETO HELTZEKO. IÑAKI LAKARRA MU-KO COMMUNITY MANAGERRAK DEN AZALPENAK EMAN DIZKIGU.

MUk webgune berria estreinatu du. Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Webgunearen eraikuntzan parte hartu duzue?
Batez ere edukiak sartzeko era aldatzen gabiltza, sistema teknologikoa eta prozesua ere bai. Lehen kanpoko enpresa batek kudeatzen zituen edukiak, haiengana jo behar izaten genuen.  Orain, berriz, eta azken urteotan Codesyntax enpresarekin egindako elkarlanari esker, kanpoko enpresen beharrik ez dugu edukiak kudeatzeko.  Hau da, sistema hobetu dugu eta barne prozesua garatu eta estandarizatu dugu. Nolabait Codesyntax enpresaren erremintaren azken bertsioak lan prozesu hobea ahalbidetu digu. Hala, titulo edo ikerkuntza lerro baten arduradunak nahi duenean edukiak hiru hizkuntzatan sar ditzake, kanpoko enpresaren menpe egon gabe.

Hortaz baliatuta, diseinu aldaketa ere egin dugu, eta baita sartu dugu analitika sistema bat, helburua delako ikasle eta proiektu gehiago lortzea. Orain benetan helburuei begiratzen diegu, eta horren arabera erabakitzen dugu zer-nolako edukiak, nork sartu eta nola neurtuko dugun. Era berean, saiatu gara parekotasuna titulu eta eduki guztietan sartzen; hau da, unibertsitatean hiru fakultate eta zenbait arduradun daude, eta bakoitzak bere gustura egiten zituen estilo, koloreak... Gaur egun, baina, gestore horren barruan zehaztuta dago guztia eta gero bakoitzak jarriko du edukia, argazkiak, bideoa, sare sozialeko lotura edo behar duena. Kudeatzen duenarentzat errezagoa eta azkarragoa da.

Helburu jakin baterako baliatzen duzue orain webgunea?
Bai. Lehen aztertzen genuen nor sartzen zen, nondik, zer-nolako hitzak sartzen zituen, baina orain hori sakondu egin dugu helburu jakin batzuk lortzeko. Adibidez, Ingenieritza titulazioaren arabera, nork kontsultatu duen ikasketa plana, nork bete di tuen ate  i rekien  for mularioak… Kalitate handiko bisitak zeintzuk ekartzen diguten, zer iturri, nondik, zer klikatzen duten… Eta horrekin egiten ditugun  on line kanpaina desberdinak neurtzen ditugu.

Erabiltzailearentzat zeintzuk dira aldaketa nagusiak?
Garbiagoa da. Bi erabiltzaile mota ditugu: barneko erabiltzaileak, hau da, langileak, irakasleak, barne-ikasleak, intranet erabiltzen dutenak; eta kanpokoak: batxilergoa ikasten eta unibertsitatera sartzeko prozesuan dauden ikasleak, gurekin lan egin nahi duten ikerkuntza zentroak… Bakoitzarekin ditugun helburu desberdinak  f inkatu di tugu. Lehen begiratzen genituen estatistikak, eta orain begiratzen dugu nolako helburuak lortu nahi ditugun.

Sare sozialetan aktiboa da webgune berria?
Bai. Ikusi genuen sare sozialetan bakoitza bere kabuz zebilela eta MU-ko komunitatea  sortu dugu. Plantilak sortu eta formakuntza ematen dugu. Twitter kontuak ere baditugu. Horrez gain, Flickrren argazkiak sartzeko lekua sortu dugu. MU Telebistako bideo zerrenda kanal batean egiten dugu, bideo guztiak ikusteko; nahiz eta Youtubeko kanal korporatiboan ere sartu. Erronka da sare sozialetan egiten dugun guztiak estilo antzekoa izatea.