Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas MUniversitas 17 Fakultateak - HUHEZI
MUniversitas 17

Fakultateak - HUHEZI

KOMUNIKALDIAK: AURTENGO EDIZIOAK EGILE ESKUBIDEAK IZANGO DITU AZTERGAI

AURTENGO KOMUNIKALDIAK EGILE ESKUBIDEEN INGURUAN ERATU DIRA, PURI-PURIAN DAGOEN GAIA DELAKO. JABETZA INTELEKTUALEKO LEGEAK EZARTZEN DITU EGILE ESKUBIDEEN OINARRIAK, BAINA BADA OINARRI HORIEK AUZITAN JARTZEN DITUENIK ERE. HORRETAZ HAUSNARKETA EGITEKO, ANTOLATZAILEEK EGITARAU OPAROA PRESTATU DUTE MARTXOAREN 23RAKO.

Mondragon Unibertsitatearen Informazioa eta Komunikazioa guneak antolatuta, martxoaren 23an Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusian, Eskoriatzan, Komunikaldien seigarren aldia egingo da, eta oraingo honek Egile eskubikoMUnikaldiak: aUrtengo edizioak egile eskUbideak izango ditU aztergaideak izango ditu aztergai, gai arantzatsua baina ulertu beharrekoa gizarte aldakor honetan. Ainhoa Larrañaga antolatzaile nagusiak esan bezala, “ezinbestekoa da gaiaren inguruan hausnartzea, eta horretarako beharrezkoa da adituen iritziak entzutea”. Hori lortzeko, egitarau trinkoa antolatu da.

EGITARAUA
Komunikaldiak egun bateko jardunaldiak dira, goizean hasi eta arratsaldea bitartean egitekoak. Hona hemen aurtengo egitaraua:

09:00 Aurkezpena eta Ongietorria: MUko Errektorea

09:15 Hitzaldia: Luistxo Fernandez (Software librean aditua)

10:30 Kafea

11:00 Hitzaldia: Ignacio Casado (Euskadiko SGAE kozuzendaria)

12:15 Atsedena

12:20 David Bravo (Jabetza Intelektualean eta Informatika zuzenbidean aditua)

13:30 Bazkaria

15:30 Mahai- ingurua: Egile eskubideak nola eragiten diote Euskal Kulturari

Musikerria, Bertsozale Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartea.

Komunikaldi hauek Euskaltel enpresaren babesarekin egingo dira. Laguntzaileak, berriz, Euskadiko Kutxa eta Eskoriatzako Udala. Matrikula 25 euro kostatuko da (ikasleak eta langabeak, doan). Matrikula egiteko azken eguna, martxoaren 21a izango da. Horretarako, deitu 943 71 41 57 telefonora, edo bidali mezu bat helbide honetara: harrera.huhezi@mondragon.edu.

 

NAZIOARTEKO IKASTAROEN 5. ALDIA, PREST

Bosgarren aldiz, HUHEZIk bi ikastaro antolatu ditu, nazioartekoak, 2011-2012 ikasturterako. Biak 30 ECTSkoak izango dira, eta ingelesez emango dira erabat, ikasturteko lehen eta bigarren seihilekoetan. Bosgarren aldi honetarako ere HUHEZIk bi ikastaro antolatu ditu.

  • Media and Communication da ikastaro baten izena, Hedabideak eta Komunikazioa.
  • Education and Multilingualism da bigarrenaren izena, Hezkuntza eta Eleaniztasuna.

 

MAIATZAREN 11N ETA 12AN EGINGO DA HUHEZINEMA

Bertan parte hartu nahi duenak martxoaren 25a arte izango du aukera lanak bidaltzeko. Aurtengo egitaraua aurreko edizioen ildotik joango da. Aurten ere dokumentalak eta film laburrak jasoko dira, fikziozkoak eta animaziozkoak. Eta horietatik epaimahaiak hamar lan onenak sarituko ditu. Horietaz gain, sariztatuko dira euskarazko lanik onena, film laburrik onena eta publikoaren lanik gustukoena. 4. mailako ikasleek antolatu dute zinemaldia, Ikus-entzunezko komunikaziokoak.