Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

MUniversitas 17

Iosu Zabala

IOSU ZABALA IZENDATU DUTE BESTE LAU URTEZ  MU-KO ERREKTORE NAGUSI

"ETENIK EZ DA EGON, ETA LASTER HASIKO GARA 2013-2017 PLAN ESTRATEGIKOA PRESTATZEN"

Lau urte igaro ondoren, beste lau urterako errektore nagusi izendatu dute Iosu Zabala.  Zelakoak izan dira iragan diren lau urteak?

Hasteko, esan beharra dut ez dudala sentsaziorik etapa baten amaieran gaudenik, edo beste baten hastapenetan. Ez da etenik egongo, eta dagoeneko martxan ditugun proiektuak bukatzen saiatuko gara. Era berean, egia da lau urteko epea amaituta, gogoeta antzeko bat egin genezakeela, eta zentzu horretan esan dezaket lan handia egin dugula eta balorazio oso positiboa egiten dudala.

Zeintzuk izan dira mugarri nagusienak?

Plan estrategikoa bera oso mugarri inportantea izan bazen ere, badira beste asko: Boloniako prozesura berme osoz egokitu ginen. Prozesua 2008an abiatu genuen, eta gerora Estatuko lehenengoetakoak eta Euskal Herriko lehenak izan gara Europako esparru berrira egokitzen. Bestalde, Mendeberri proiektuari jarraipena eman diogu, eta Mendeberri 2.0 sortu dugu. Gure hezkuntza proiektuak ezin du beste alde batera begiratu, eta teknologia berriek berebiziko garrantzia dute Mendeberrin ere. Iaz, MU+ sortu genuen, eta hori erronka inportantea izan da.

Azpiegituren arloan ere aurrerapauso garrantzitsuak eman dira: Garaia berrikuntza gunean ireki dugu sistema txertatuetan espezializatu den eraikina; Oñatin MIK eta Enpresagintza bateratu ditugu eraikin dotorean, gestio arloko ikerketa eta eskaintza akademikoa bat eginez. Gainera, ezagutza arlo berrietara edo esparru berrietara ere ireki dugu gure eskaintza akademikoa Gastronomia Zientzien  Graduarekin.

Donostian, Bilbon eta Gasteizen ere badago MU.

2008an egindako plan estrategikoan garrantzi handia eman genion gai honi, eta gaur egun dagoeneko MU errealitate bat da Donostialdean BCulinary proiektuarekin.  Gainera,  Oronaren eskutik ere, Donostiako Parke Teknologikoan egongo gara  2013tik aurrera. Bilbo, Donostia eta Gasteizen ere bagaude, Merkataritza Ganbaren eskutik, eta jada, Iruñeko hainbat erakunderen eskutik, gure presentzia bertan bermatzen dugu.

Zein izan da lau urte hauetako lorpenik nabarmenena?

Zaila litzake proiektu bakarra aukeratzea. Nire ustez, hiru arlo edo gai aipatuko nituzke: alde batetik, eta hezkuntzari dagokionean, Boloniako eskakizunetara egin dugun egokitzapena eta Mendeberri 2.0 proiektuaren jarraipena; bestetik, Mondragon Unibertsitateak dituen proiektuak kokatzeko egin den azpiegi tura egoki t zapen  lana;  eta hirugarren arloa, profesionalek beraien bizitzan dituzten formazio beharrei erantzuteko sendotzen gauden on line proiektua, distantziak desagertaraziz eta erabiltzaileak bere beharretara denbora egokitzeko aukera emanez.

Etorkizunera begira zeintzuk dira instituzioaren erronka nagusiak

Ez da etenik egongo, beste bi urte geratzen zaizkigu 2009-2012 plan estrategikoari amaiera emateko, eta datorren urtean hasiko gara 2013-2017 plan estrategikoa prestatzen.