Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Muniversitas MUniversitas 17 Fakultateak - Enpresagintza
MUniversitas 17

Fakultateak - Enpresagintza

ERAIKIN BERRIRA EDERTO EGOKITU DA ENPRESAGINTZAKO KOMUNITATEA

HILABETE BATZUK IGARO DIRA ENPRESAGINTZAKO ERAIKIN BERRIA INAUGURATU ZENETIK, ETA EGOKITZAPEN PROZESUA DAGOENEKO PRIMERAN GAINDITU DA. ELI JUARISTI IRAKASLE-IKERLARIA, JON SAEZ IKASLEA ETA TERE DAVILA ADMINISTRARIA ELKARRIZKETATU DITUGU.

Nola egokitu zarete eraikin berrira?

  • Eli Juaristi: Oso ondo. Gauza on eta berrietara moldatzea oso erraza da, eta gure eraikin berri hau oso ondo dago. Argitsua da, bista izugarriak ditu, leku batzuk oso zabalak dira... Beraz, oso erraza izan da egokitzapena.
  • Jon Saez: Egokitzapena erraza izan da, batez ere orain leku gehiago daukagulako klasetik kanpo egoteko. Gainera, fakultate berria herritik gertuago dago, eta hori ere oso erosoa da.
  • Tere Davila: ¡Fenomenal! Las primeras semanas fueron complicadas, pero ha merecido la pena.

Zer da gehien gustatu zaizuena?

  • E.J.: Galdera zaila da hau. Eraikinean hiru zati nabarmen daude: arlo akademikoa, ikertzaile arloa eta  graduondo eta etengabeko prestakuntzaren arloa. Bakoitzak  bere nortasuna du, eta ondo bereizita daude.  Bestalde, liburutegia oso ondo geratu da: ikasleentzat  leku asko dago, lan mota desberdinak garatu ditzaten. Gure bulegoak ere lasaiak dira, eta nahiko baketsuak.
  • J.S.: Pare bat gauza aipatzearren, kafetegia eta toki partekatuetan dauden aulki eta mahaitxoak. Guztiz aldatu dute fakultateaz genuen irudia.
  • T.D.: La luz que nos rodea en todo el edificio y lo funcional que resulta.

Zeintzuk dira San Lorentzoko eraikinarekin igarri dituzuen alderik nabarmenenak?

  • E.J.: Esango nuke orokorrean dena izan dela. Gauza guztiak berriak izateak eta eraikin zoragarri honetan egoteak ez dakit konparaketarako aukerarik uzten digun.  Besteak beste, liburutegia eta  tabernaren aldaketak nabarmenduko nituzke. Aurrekoekin alderatuta, izugarriak dira: zabalak, argitsuak...Tabernan, gainera, orain eguneko menua ere badugu.
  • J.S.: Alderik handiena argitasunean eta espazioan nabaritzen da. Eraikin berriak lasaitasun sentsazio handiagoa ematen du, argi gehiago sartzen da eta material gardenak erabili direnez, eraikina irekiagoa dela ematen du.
  • T.D.: La amplitud, que nos permite una mejor disposición y organización de las diferentes áreas, y un diseño más acorde a la nueva imagen de MU.

Botatzen duzue zerbait faltan?

  • E.J.: Ez dut uste ezer faltan botatzen dudanik. Gogoratzen gara han eduki genituen gauzekin eta abar, baino oso azkar eta ondo moldatu gara eraikin berrira.
  • J.S.: Uste dut eguzkia ateratzen hasten denean faltan botako ditugula unibertsitate kanpoko eskailerak. Hala ere, orain badugu kafetegi kanpoan terraza polit bat...
  • T.D.: Quizás algún área más de descanso al aire libre.