Iritzia - Xabier Sagarna
MASTER EXECUTIVE, APLIKAGARRIA ETA ERALDATZAILE
Master executive eskaintza definitzeko eskatzen didatenean, bi hitz erabiltzen ditut: eskaintza aplikagarria eta eraldatzailea da. Hori da, behintzat, gure helburua, gure asmoa eta gure egitekoa. Master bat egitera gerturatzen zaigun profesionalak aplikatzen jakin beharko du hemen ikasitakoa, alegia, bere ezagutza maila eraldatzeko gai izan behar da gure eskaintza. Erronka ez da makala, eta horretarako aurrelan handia egin beharrean gaude.
Lanean diharduten profesionalak begiz jo ditugu, enpresa barruan zein negozio unitateetan ardura duten pertsonak erakarri nahi ditugu, eta haientzat oso interesgarriak diren programak prestatu ditugu. Abiapuntua ez da edonolakoa, izan ere, gure ikasle gehienek goi mailako ikasketak dituzte, gaitasunak dituzte eta guk ikuspegi orokorra eskaini nahi diegu. Euren egitekoa eraldatzeko gai izango den formazioa eskaini nahi diegu. Zeintzuk dira praktika onak? Zeintzuk dira aintzat hartu beharreko esperientziak? Profesionalek erantzunak behar dituzte, eta gure nahia da erantzun horiek eskaintzea.
Master executive formatua oso egokia da beraientzat, izan ere, urtebeteko epean ikuspegi orokor bat ematen diegu profesionalei, orekatuz ezagutza estrukturatua eta hizlarien parte-hartzea. Bereziki esperientzia handia duten pertsonak erakartzen ditugu, eta horri guztiari nahi diogu metodologia bizia eta malgua eskaini: eskola magistralekin, ponentziekin, bisita aktiboekin, hausnarketak eraginez, on line aukerarekin, atzerrira bisitak eginez… oro har esan dezaket gure eskaintza oso erakargarria dela.
Gaur egungo profesionala oso lanpetuta bizi da, baina jabetu behar da master mota hau inbertsioa dela berarentzat. Eta profesionalentzat inbertsioa den neurrian, guretzat erronka izugarria da. Gure posizionamendua oso indartsua da gure eskualdean eta batez ere enpresa arloan. Enpresa ezagutzen dugu eta horrek abantaila ematen digu. Bide horretan, Master executiveeskaintza MU PLUS markaren barruan sartu genuen iaz, MU PLUS marka sortu genuen, fakultateetako eskaintza erabateratuan egiteko. Gaur egun Euskal Herri osora hedatu gara, Iruñean eta Gasteizen graduondoko eskaintza dugu, eta Donostian, Bilbon eta Arrasaten ere masterrak ditugu.
Artikuluaren hasieran aipatutakoarekin gustatuko litzaidake amaitzea. Gure masterren balio erantsia da aplikagarritasuna eta eraldagarritasuna. Pertsona edo profesional batentzat aldagarria izan beha da eta hori lortzeko metodologia berezia eskaintzen dugu.
