Erreportajea
HUEZI. Bagara prozesua: autoeraketa herrigintza zabalagoan txertatzea
MARTXOAREN 11N BAGARA DEBAGOIENEKO GARAPEN KOMUNITARIOA PROZESUA AURKEZTUKO DA ARRASATEKO AMAIA UDAL ANTZOKIAN. DUELA BI URTE ABIARAZI ZEN PROZESUA IBARREAN AUTOERAKETAN OINARRITUTAKO INDARREI NORABIDEA EMAN ETA ERAGILEEN ARTEKO ELKARLANA SUSTATZEKO. GOGOETA PROZESUA BUKATUTA DAGO, ETA UNE HONETAN ALOR DESBERDINETAN PROTAGONISTA DIREN ETA KEZKAK DITUZTEN 60 BAT PERTSONAK IBARREKO HAINBAT ALORREN GAINEKO DIAGNOSTIKOAK EGITEN DIHARDUTE.
2000an hasi zen Lanki hainbat kooperatibatako arduradun eta langileekin ibarreko kooperatiba mugimenduaren gainean gogoetan. Hori da Bagara prozesuaren genesiaren parte bat, baina ikastolan, euskalgintzan eta beste eragile batzuengan ere baditu sustraiak. Prozesu hartatik irtendako ondorio bat da kooperatibismoak ipar berri bat behar duela, eta horietako bat dela kooperatibismoa herrigintza zabalago baten txertatzeko premia. Jon Sarasua Lankiko arduradunaren esanetan, Lankik ulertzen du “unibertsitatea herrigintzaren zerbitzura,” eta bide hori zabaldu zuten. Hala ere, Sarasuak azpimarratu du Bagara ez dagoela kooperatibagintzari bakarrik lotua, bailaran herrigintzan ari diren indar eta ekimen desberdinak bildu eta saretzeko prozesua dela. Bagara Debagoieneko Garapen Komunitarioa prozesu bat da, bere baitan proiektu asko batzen dituelako. Bagara Sortzen izeneko elkartea osatu da prozesu hori bultzatu eta gidatzeko.
Garapen komunitarioa terminoa azaltzerakoan, Sarasuak dio Bagararen esparrua gizarte antolatuarena dela. Esparru hori Estatuaren aparatu administratibotik eta kapitalaren logika lukratibotik desberdina da, eta hauekiko osagarria. Ez logika lukratiboa ezta logika estatalburokratikoa duten eta gizarteen helburuei erantzuna emateko ekimenak dira horiek: logika komunitarioaren alde lan egiten dutenak, gizarte zibil edo antolatua.
Zeresan handiko testuingurua
Sarasuak onartzen du Debagoiena oso garrantzitsua dela pertsonen soberanian oinarritutako ekimenetan. “Beste leku batzuetan gizartetik sortutako ekimenek nahiko arlo periferikoak betetzen dituzte, baina ez gizarterako zentralak direnak”. Gure ibarrean, berriz, askok autoeraketaren bidez funtzionatzen dute: produkzioaren zati handi bat kooperatibek kudeatuta; hezkuntzan, ikastolak eta unibertsitatea daude; eta hedabideetan Goiena Komunikazioa kooperatiba....
Hala ere, Sarasua errealista da. “Egia da bailara honetan inon baino gehiago daudela ekimenak protagonisten esku, baina ez da nahikoa, eta arlo askotan ez gaude egungo bide humanizatzaileen ildoan”. Hala, kontuan hartu du teoriatik praktikara gauzak aldatzen direla eta protagonista guztiek ez dutela motibazio bera. Gainera, nabarmendu du Debagoienean “errealitate ukaezinak” ditugula: indarra duten euskalgintza, kooperatiba eta hezkuntza moduko arloak, baina alor kontsolidatu horietan ere lana egin beharra dagoela. Bestalde, argitara eman du beste arlo batzuetan ibarrean “ahul” gabiltzala: nekazaritza, emigrazioaren harrera, etxebizitza eta beste.
Norabide gabezia
Lankikoen ustetan, ibarrean erreminta oso onak eta ahalmen gune handiak daude, baina aspaldian bakoitza bere proiektu enpresariala eusten dago; eta ondorioz, ez dago norabide bateratu bat. “Norberak bere proiektuari bakarrik begiratzeak autoeraketaren zergatia ahaztu eta ikuspegi orokorra galtzea dakar”. Eta Bagarak eremu guztiari norabide bat eman nahi dio.
Euskalduntasunean ardaztuta
“Bagara da bailaran gizartetik sortutako herrigintzari norabidea emateko prozesua. Eta bide horretan sare bat sortzen hasi da kooperatibagintza, hezkuntza, euskalgintza eta etorkizuneko herrigintzaren beste alorrak indartuko dituena”. Horretarako, eta lau ipar finkatu dituzte. “Nahi dugu bailara euskaldun ireki bat, euskaldunean ardaztuta beste kultura batzuetara zabalik dagoena; bailara autoeratuago bat; existitzen diren kooperatibetan eta protagonisten esku dauden beste erakundeetan eragitea: hezkuntza, gaztetxe, zaharren egoitza zein industrietan. Bide horretan bi ipar zehaztu dituzte: elkartasuna, hau da, ahularekiko enpatia: emigrazioa, zaharrak, munduko beste errealitateak; eta iraunkortasuna, azken hau pentsaera aldaketa sakon batekin lotuta.
Bestalde, azpimarratu dute prozesuak konexio zentzu handia ere duela: eragileak elkarlanean jartzea emaitza komunak indartzeko: erretiratuek hezkuntzan eta inmigrazioaren alorrean eragitea; nekazaritzaren problematika eskoletan lantzea… Eta botere publikoari gauzak eskatu beharrean, pentsatzea guk zer egin dezakegun.
Urtebetera, eraikuntza fasea
Oinarrizko gogoeten prozesua bukatuta, bederatzi arlotan banatu da proiektua: euskalgintza, inmigrazioa, heziketa, jubilazio aktiboa, kulturgintza, nekazaritza, etxebizitza, kontsumoa eta iraunkortasuna. 12 lantalde eta ikerketa talde martxan daude. 60 bat lagun, ekimentsuak direnak eta kezkak dituztenak diagnostikoak egiten dabiltza. Horri esker, urtebetera proiektu batzuk definituta egongo dira eta eraikuntza fasea hasiko da.
Bagararen asmoa da berez prozesua elikatzea bailarak sortzen duena hobeto bideratzetik. Horren harira, giza esperimentu aurreratua denez, Europatik laguntzak hel daitezke. Eta, dagoeneko, Gipuzkoako Foru Aldundiak esperientzia sozial eredugarritzat hartu eta laguntzeko apustua egin du.
ENPRESAGINTZA. Berrikuntzaren aldeko kultura soziala, praktikara
2007TIK, MIK KOOPERATIBA ELKARTEA, EUSKO JAURLARITZAREN ETORTEK PROGRAMAREN BAITAN KUDEAKETA ALORREKO PROIEKTU ESTRATEGIKOA ZUZENTZEN ARITU DA IKERLAN ETA EHU-REKIN ELKARLANEAN. PROIEKTUAK LURRALDE (CON)EX DERITZO ETA BERE HELBURUAK EAE-N IZAN DIRA BERRIKUNTZAN OINARRITURIKO KULTURA SOZIALA BULTZATZEKO MODELO BATEN SORRERA ETA ZENBAIT APLIKAZIO PRAKTIKO AURRERA ERAMATEA.
Gaur egun Enpresagintza Fakultateko parte den MIKen sorrera kudeaketa ikerkertzeko zentro moduan 2001ean gertatu zen, Jaurlaritzaren Etortek programa bitarteko. Eta Ikerlan eta EHUren partaidetza hasieratik eman zen. Jon Aldazabal Lurralde (CON)ex proiektuaren koordinatzailearen esanetan, “kudeaketan, ikerketan edo beste edozein arlotan zentroen arteko elkarlana ezinbestekoa da”. Hala, EHU unibertsitatea den heinean, ikerketa proiektu baten beti da oso lagungarria; eta Ikerlanek beste planteamendu teknologiko batzuk baditu ere, kudeaketarako proiektuak ere lantzen dituen esparru bat dauka, MIKen helburuekin bat eginez erabat.
Lurralde CON(ex) proiektuaren helburua izan da berrikuntza sozialean oinarritutako eredu bat sortu eta lantzea. Horren bidean, elkarrekiko interrelazio garbia duten hiru arlo nagusi landu dira: pertsona; enpresak; eta lurraldea, hau da, gobernua eta erakunde publikoak. Arlo bakoitza banan-banan landu dute, baina baita hiruren artean dituzten harremanak ere, interrelazioa kontuan hartu ezean, ezinezkoa litzatekeelako gainontzekoak bakarrik garatzea. Pertsonen aukera edo balioak ezingo dira sortu eta gehitu, erakundeek ez badiete bideak errazten. Pertsona horien garapenean, arlo merkantilistaz gain, bestelako balio erantsiak ere neurtzen dituzte eredu horretan: ludikoa, zibila...
Gaitasunak, balioak eta erlazioak
Bestalde, kultura hiru dimentsiotan zehaztu dute proiektuko partaideek: gaitasunak, balioakk eta erlazioak. Erlazioen kalitatea eta kopurua oso garrantzitsuak dira eta neurketa kualitatiboa kontuan izanik, azpimarragarria litzateke oraingo enpresen kulturan ez dagoela oso garaturik. Berrikuntzaren alde egiteko gizarteak behar dituen balioen gainean asko eztabaidatu dute MIKeko ikerlariek. Ondorioen artean, nabarmendu dute ditugun balioen arabera, aldez aurretiko jarrera bat edo beste izango dugula. Berrikuntza sozialarekin erlazionaturiko balioei dagokienez, kritikotasuna, kuriositatea eta jakin nahia, malgutasuna eta ekintzailetasuna, besteak beste, izan dira landu diren zenbait kontzeptu. Kultura sozial baten eredua sortu ostean, neurtu egin dute; horretarako, neurketa kualitatiboak, foroak, elkarrizketak eta beste egin dituzte.
Hainbat enpresatan probatutakoa
Eredu hori sortu eta neurtu ostean, hainbat enpresatan ezarri eta esperimentatu dute enpresen artean elkarlana sustatzeko. Elkarlan sareak identifikatu, sortu eta kudeatzeko aukerak aztertu dituzte, baita helburu horietarako erabili beharreko erremintak zeintzuk diren definitu ere. Fagorreko hainbat negoziotan urte eta erdi pasatu dute horiek probatzen; eta jarraian Orona, Soraluze, CAF eta beste enpresa batzuetan ere kontrastatu dituzte landutako ereduak, eta ordura arte Fagorren jasotako emaitzak.
Enpresen inertzia
Aldazabal errealista da, eta argi eta garbi azaldu du EAEko enpresa eta erakunde gehienen planteamendua bizirautea dela. “Gure enpresak jarraitzaile gisa onak dira, enpresen %99a beti egin duten produktua ekoizteko antolatuta daude. Antolaketa honek produktibitatean eraginkortasun handia du, helburu horretarako egitura oso landuak dituzte-eta. Baina berrikuntzaz eta beraien ekimena birsortzeaz ari garenean, organizazio diseinu horrek oztopo ugari sortarazten dizkie. Hori ekiditeko, pertsonek gaitasunak eta sormenak kanpora ateratzeko bideraturik dauden lan dinamika ezberdinak txertatzea beharko lituzkete.
Eta gaur egungo egoeran enpresen inertzia gehiago nabarmendu da. Horregatik, Aldazabalek honako hausnarketa egin du: “Alemaniarrendako eta, orain arte koste baxuko herrialdea izan gara; orain, berriz, industria kultura daukagu eta nahiko onak gara rol honetan. Baina ezin dugu lehiatu Hirugarren Munduko herrialdeen kosteekin.
Horri erantzuna emateko, enpresa eta erakunde publikoetan berrikuntzaren kudeaketa sustatu beharra dago alde batetik, eta pertsonen gaitasunak landu eta berriztatu, bestetik.
Teoria eta praktika arteko jauzia
MIKeko kideak ez dira baikorrak probatutako ereduaren diagnostikoa egin ostean. Berrikuntzaren diskurtsoaren eta ekimenaren arteko desberdintasuna jauzi kuantikoa dela azpimarratu dute. Aldazabalen esanek hala jasotzen dute: “Berrikuntza sustapenak enpresetako antolaketa egiturekin talka egiten du. Kontzientziazioa bai, baina jauzi egitea falta da”. Diagnostikoa eginda badute ere, MIKeko kideen asmoa da planteamendu eta ereduen gainean neurketak urterik urte egiten jarraitzea; eta eredu, ezagupen eta metodologiak aplikatzen jarraitzea.
GEP. Piezas para automóviles hechas con maíz y lana
EL DEPARTAMENTO DE MECÁNICA Y PRODUCCIÓN INDUSTRIAL DE LA ESCUELA POLITÉCNICA SUPERIOR DE MU LLEVA AÑOS TRABAJANDO CON COMPOSITES O MATERIALES COMPUESTOS, QUE SON LA UNIÓN DE DOS MATERIALES DIFERENTES –LA MATRIZ Y EL REFUERZO– QUE MANTIENEN SU IDENTIDAD DENTRO DEL COMPUESTO. SE EMPEZARON A USAR EN LA INDUSTRIA AERONAÚTICA, PERO A DÍA DE HOY SON UTILIZADOS EN MUCHOS SECTORES. UN PASO MÁS ES EL ECO-COMPOSITE, QUE PARTE DE PRODUCTOS NATURALES RENOVABLES.
Para conocer el primer contacto de la Escuela Politécnica Superior (EPS) con los composites, tenemos que trasladarnos a principios de la década de los 90, cuando el Departamento de Mecánica participó en un proyecto Comet de Aplicaciones de los nuevos materiales compuestos en diferentes sectores industriales, cuyo objetivo era la transferencia de conocimiento al sector industrial. La EPS combinó esta actividad con la de diseñar y fabricar máquinas para transformar compuestos. De hecho, la empresa Abeki Composites, S.L., que se dedica a la fabricación de perfiles de plástico reforzado con fibra de vidrio por el procedimiento de pultrusión, hizo su primera andadura en el laboratorio de plásticos y compuestos de la EPS, utilizando máquinas que se desarrollaron en la misma.
Industria emergente
Cuando hablamos de composites, nos estamos refiriendo a polímero como matriz y a fibra de carbono, vídrio, piedra y áridos, y otros elementos como refuerzo. Es una industria que va a más, y la sustitución por dichos componentes de otros materiales al uso como acero y aluminio entre otros, va en aumento. Nos estamos refiriendo a una industria emergente que a día de hoy está cada vez más inplantada en transporte, automoción, cuadros de bicicletas, construcción, depósitos, productos en contacto con el mar, palas de energía eólica, industria química y muchos más.
Innumerables ventajas
El composite trae muchas ventajas consigo, de ahí que se utilice en sectores tan diversos. Entre ellas destaca la liviandad de dichos materiales, la libertad de diseño, la resistencia a la corrosión (de ahí que es muy aplicable en productos expuestos a la salinidad del mar, así como en la industria química), la resistencia a los choques y su capacidad para absorber energía, entre otras muchas. En cuanto a las desventajas que tiene el trabajar con composites, podríamos citar su alto precio y el poco conocimiento que a nivel general existe sobre ellos y sobre su transformación en las empresas de nuestro ámbito geográfico, ya que además de diseñar el producto hay que diseñar también el material. Aún así, el valor añadido y las prestaciones del composite hacen que sea un material muy interesante. En estos momentos en el Departamento de Mecánica y Producción Industrial de Mondragón la Escuela politecnica superior están trabajando en el diseño, modelización, procesado y caracterización mecánica de estos materiales ocho profesores, seis becarios doctorandos y una docena de estudiantes de ingeniería que están realizando proyectos de fin de carrera, tanto de Ingeniería Técnica como de Ingeniería Superior.
Coordinación con diferentes entes
Este equipo de la Escuela Politécnica Superior realiza diversas tareas en coordinación con diferentes entidades, tales como Gaiker, UPV, Universidad de Cataluña, Universidad de La Coruña, Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Universidad de Burdeos y otras. Según Mariasun Sarrionandia, investigadora de proyectos de eco-composite del mencionado equipo, “las colaboraciones y los trabajos conjuntos son imprescindibles para poder optimizar los resultados de los proyectos, llegando a las necesidades industriales y sociales; hay que buscar especialistas en cada área de conocimiento”.
En estos momentos, el equipo de plásticos y materiales compuestos tiene entre manos cuatro proyectos de diferente índole: procesado de composites estructurales, polímeros para la salud, eco-composites y aligeramiento estructural de automóviles mediante fibra de carbono.
Eco-composites
Uno de dichos proyectos, el de ecocomposite, ha adquirido un interés especial para el grupo. El ecocomposite consiste en sustituir los refuerzos por fibras naturales, y/o los polímeros que provienen del petróleo por polímeros que se obtienen a partir de recursos más renovables, siendo de menor impacto ecológico, de menor costo y que permitan utilizar materias primas que estén en manos de particulares o pequeños productores, y no de grandes empresas o capitales. En la Escuela Politécnica Superior de MU se están desarrollando proyectos utilizando materias primas tales como lino, sisal y yute, así como serrín de madera de pino. Además, la matriz que se está utilizando para el compuesto es una resina que se obtiene a partir de desechos de productos agrícolas.
Lana de oveja
Además de los proyectos mencionados, en cuyo desarrollo están colaborando Gaiker, Grumal, Danona y Orona, miembros del departamento están trabajando de forma interna la fabricación del compuesto utilizando lana de oveja como refuerzo. Dicha investigación acaba de comenzar, pero sus promotores son optimistas y esperan la obtención de buenos resultados.
