Moodle eta lan-gune berriak: HUDLE
Aitziber Arregi, miembro de HUHEZI, expuso la experiencia que han tenido en estos dos últimos años con la plataforma Moodle, en los ámbitos relacionados con la calidad y la organización.
Badira dagoeneko urte batzuk Mondragon Unibertsitatean Moodle plataforma erabiltzen hasi zirela, lehenik irakaskuntza eremuan, MUdle izendatu dutena, eta baita azken aldian gestio arloan ere. HUHEZIren kasuan, Arregik aurkeztu zuen esperientziaren abiapuntua azken hori izan zen, alegia, aurretik gestio mailan egindako bidea. Izan ere, momentu honetan antolaketa eta kalitate gaiekin loturiko esparruetan ere erabiltzen hasiak dira Moodle. Beraz, momentu honetan bi helbururekin erabiltzen dute plataforma: irakaskuntzan MUdle eta gestioan HUdle deitu dutena.
A) Irakaskuntzarako, MUdle:
Hezkuntza arautuko eta formazio iraunkorreko hainbat ikastaro ematen dira.
B) Gestiorako, HUdle:
Bereziki fakultateko organoak koordinatzeko eta dokumentuak kudeatzeko erabiltzen da, bai arlo akademikoan, bai kalitatearen kudeaketan. Kontuan izan behar dira, gainera, ikasturte honetan unibertsitateari eta bere antolaketari dagokienez sortu diren behar berriak:
-
2009/2010ean gradu titulu berriak ezartzekoak dira HUHEZIn. 2008ko urrirako dokumentazio guztia gertatu behar dute eta horretarako hainbat lan-talde sortu dira.
-
Ikasketa plangintza berriekin lotuta, ANECAren 2 AUDIT programaren barruan sartu dira. Unibertsitate mailan kalitatearen kudeaketako barne sistemako irizpide orokorrak finkatzen dituen programa da. Kalitate sistema hau diseinatu eta implementatu egingo da unibertsitatean eta ANECAk ebaluatuko du ondoren. Programak ezartzen duen irizpideetako bat da sistemako dokumentazioa edozein pertsonentzako eskuragarri egon behar dela eta beraz irizpide hau bermatuko duen tresna baten beharra azaleratu da.
-
Ohiko funtzionamenduarekin lotuta beste bi gai:
> Azken urteetan fakultatea hazi egin da eta hainbat organo berri sortu dira, bai kooperatiba mailan eta baita arlo akademikoan ere, guztira 15 bat organo.
> Mendeberri hezkuntza ereduaren ondorioz, arlo akademikoaren esparruan organo berriak sortu dira eta horrek irakasle moduan lan egiteko ere modu berri bat ekarri du.
