Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak_11_12 Web 2.0 – Zelan areagotu komunikazio gaitasuna Internet erabilita

Web 2.0 – Zelan areagotu komunikazio gaitasuna Internet erabilita

Joxe Aranzabal, profesor de la licenciatura de Comunicación Audiovisual en la facultad HUHEZI de MU, quiso adentrarnos en un espacio que va más allá de Moodle, un espacio que en su caso tiene forma de asignatura, y cuyo objetivo consiste en promover la competencia comunicativa de sus alumnos haciendo un uso útil de las posibilidades que ofrece la red: Web 2.0

Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasketetako lehen mailan ematen duen “Web 2.0” ikastaroa hizpide hartuta, komunikazioa eta elkarlana sustatzeko helburuz sarean aurki daitezkeen aukeretan murgiltzeko aukera eskaini zuen Joxe Aranzabalek. Jarraian horietako zenbaiten zertzeladak, besteren artean:

Blogak

Bloga dute, hain zuzen ere, ikastaroaren ardatz, bertan txertatzen baitituzte ikastaroan zehar erabiliko dituzten beste zenbait aplikazio. Irakaslearen azalpenetatik haratago, ikasleek blogak deskubritu ditzaten bideratzen du lehenik. Ondoren loturak egiten eta horien garrantzia azaltzen die eta ikasleek euren bloga sortzen dute.

Idazkuntza digitala

Idazkuntza digitalak dituen berariazko ezaugarriei ere erreparatzen diete, Interneten beste modu batean irakurtzen baitugu, bizkor eta eskaneatzen. Hori jakinda, albisteak beste modu batean idatzi behar dira, laburrago eta zuzenago, kontrastea erabilita, irakurlearen arreta bideratzeko.

"Wikipedia zer den eta zelan lan egiten den azaltzen zaie. Web 2.0ren paradigma elkarlanean egina baita"

Posta zerrenda, Google Calendar eta Google Docs

Ikasleek blog batean mamituko den proiektu digital bat garatu behar dute, taldeka, lauhileko amaieran. Talde lana sustatu eta erraztu asmoz, hiru erreminta erakusten zaizkie: posta zerrenda (talde bakoitzak berea), Google Calendar epeak kontrolatzeko, eta Google Docs, dokumentuak partekatzeko.

 

Bloglines eta del.icio.us

Aplikazio ezinbestekoak dira hauek informazioa ondo kudeatzeko. Bloglines informazio-iturrien kudeaketarako eta del.icio.us intereseko irakurgaien kudeaketarako erabiltzen dituzte.

 

Podcastak

Irratia Interneten. Ezusteko atsegina, inondik ere, ikasleentzat. Bi aplikazioz baliatzen dira: Audacity eta Boomp3. Lehena podcastak egiteko, eta bigarrena horiek ostatatzeko.

 

Wikiak eta Wikipedia

Wikipedia zer den eta zelan lan egiten den bertan azaltzen zaie. Web 2.0ren paradigma elkarlanean egina baita. Euskarazko Wikipedian, artikulu bana argitaratu behar dute.

 

Curriculum digitala

Blogak curriculum digital gisa izan dezakeen erabilgarritasunaz gain, Google Pages erabilita curriculum elektroniko bat ere egiten dute ikasleek, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleentzat elementu osagarri inportanteak izan daitezkeela iritzita.

Horiek orainaren isla genituzke; aitzitik etorkizuneko erronka irakasleak ere horien erabileran trebatzea eta euren ikasgaietan, egokientzat jotzen dituztenak, txertatzea litzatekeela esan zuen Aranzabalek.