Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak_11_12 Tknika: Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ildo estrategikoak Eskola Irekiaren inguruan

Tknika: Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ildo estrategikoak Eskola Irekiaren inguruan

Aitor Orbegozo, responsable del área TIC-eLearning de Tknika, centro para la innovación de la formación profesional y continua, presentó tres  iniciativas que han puesto en marcha en el proyecto “Eskola Irekia” de la viceconsejería de Educación. El objetivo del proyecto es la implementación de la metodología eLearning como soporte de los procesos de enseñanza en la Formación Profesional.

Tknikak, Lanbide Heziketaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Berrikuntzarako Zentroak, IKT-ak eta eLearning-a ditu lan ildo estrategiko. Azken urteetan IKT-en inguruan izaniko berrikuntzek ikaste-irakaste prozesuetan izan duten txertatze azkar eta egokiaren ondorio da Sailburuordetzaren “Eskola Irekia” proiektua. Beronen helburua, eLearning metodologian oinarrituriko irakaskuntza prozesuak Lanbide Heziketaren esparruan ditugun hezkuntza azpi-sistemen euskarri izatea da, araututako prestakuntzan, prestakuntza iraunkorrean eta langabetuen prestakuntzan erabil daitezkeelarik.

Aitor Orbegozok helburu hau lortzeko abiarazi diren hiru ekimen zituen:

  • eLearning ikastaroen garapena
  • Irakaskuntzarako azpiegituren garapena.
  • Irakasleriaren prestakuntza.

eLearning ikastaroen garapenean irakasle-egilea da protagonista nagusia, bere esperientziaren arabera berak diseinatuko baititu ikaste-irakaste prozesua, baita ikastaroko edukiak ere.

eLearning ikastaroen garapenaren baitan hiru fase bereiz daitezke;  lehenengoan, ikastaroaren helburu eta edukien zehaztapena eta unitate didaktikoen egitura eta sekuentziazioa egiten dute. Bigarrenean aldiz, ikasteirakaste aktibitateen programazioa eta ebaluazioa egiten dute. Azken eta hirugarren fasean berriz, material didaktikoa sortzen dute.

Irakaskuntzarako azpiegituren garapenari dagokionean, Moodle Lanbide Heziketako plataforma bezala izendatzea erabaki dute. Ondorioz, eta honen egokitzapen lanak burutzeko, ikastetxe bakoitzari azpiatal bat egokituko zaio eta Tknikako eta bertako irakasleen edukiak kudeatzeko ahalmena emango zaio.

Irakasleriaren prestakuntzari dagokionez, esan beharra dago, urruneko irakaskuntzan irakaslea ezinbestekoa gertatzen dela. Gauzak horrela, Tknikak esfortzu handia egin nahi du erabileraren arabera irakasleriak prestakuntza egokia jaso dezan.