Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak_11_12 Moodlen rol eta baimen-sistemaren aplikazioak hezkuntza-komunitate batean

Moodlen rol eta baimen-sistemaren aplikazioak hezkuntza-komunitate batean

Abel Camacho, del Euskaltegi Municipal de Santurtzi, se centró en la evolución de Moodle, que ha pasado de ser una aplicación para crear cursos on line a convertirse en una herramienta metodológica de gestión para todo tipo de comunidad educativa virtual. Así, el eje de Moodle ya no es el curso, sino el contexto.

Moodlek oso urte gutxitan ikaragarrizko garapena izan du, gainerako hezkuntzasoftwarearen aldean azkarren eta bizkorrenetakoa. CamachokMoodlen bilakaera aztertu zuen ideia bat defenditze aldera: 1.7 bertsiotik aurrera indarrean jarri zen rol eta baimen-sistemari esker, Moodle era guztietako hezkuntza-komunitateak kudeatzeko tresna teknologikoa bihurtu da. Izan ere, 1.6 bertsiora arte ikastaroa zen unitate logikoa; 1.7tik aurrera, berriz, testuinguruak; lehen rol estandarrak zeuden bitartean, gure beharren araberako rolak sor ditzakegu orain komeni zaizkigun testuinguru eta zereginetarako.

Rol horietako bakoitza baimenmultzo estandar batek definitzen du eta Moodleko kudeatzaileak rol horiei baimenak kendu edo eman ahal dizkie, rola bera ezabatu edota nahi beste rol berri sor ditzake oso modu erraz eta azkarrean.

Camachok ustezko komunitate baten deskribapena egin zuen. Bertan, hainbat rolen ezaugarriak eta sortzeko modua azaldu zituelarik: guraso- rola (bere seme-alaben kalifikaziotxostenera sarbidea izango duena), kanpoko aztertzailea (ikasleei ebaluazio- probaren bat pasako diena), liburuzaina (era askotako baliabideak komunitatearen esku utziko dituena), ikasle ohia (komunitatearekin harremanetan jarraituko duena), bulegaria (ikasleen kudeaketa akademikoaz arduratuko dena), ikasleen aholkularia (ikasleak ikas-prozesuan zehar gidatuko dituena)...

Ondorio bezala, plataformaren 1.7 bertsiotik aurrera martxan jarri zen rol eta baimenen sistema honek erabateko aldaketa ekarri zuela azpimarratu zuen Camachok. Ildo beretik, aurrera bidean egingo diren hobekuntzek eta garapenek Moodlen bitartez sortutako ikaskuntza- programen kalitate hobetzea ekarriko dutela aurreikusi zuen.