Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak_11_12 Ikasgaia eta galdetegi mailakatuak ikasketa prozesurako lagungarri

Ikasgaia eta galdetegi mailakatuak ikasketa prozesurako lagungarri

Xabier Larretxea, profesor de Axular Lizeoa, expuso la experiencia que ha tenido con Moodle junto con sus alumnos de 3º de ESO en la asignatura de Ciencias Naturales. La utilización de algunos recursos que ofrece la plataforma surgió a raíz de una necesidad concreta: crear un herbario para que sus alumnos conozcan las especies de árboles y plantas más comunes de Euskal Herria.

 

Ikasleak landareen munduan murgildu eta, bide batez, Euskal Herriko zuhaitz eta landare espezie arruntenak ezagutzeko helburuz, herbarioa sortu behar dute Xabier Larretxearen ikasleek. Horretarako ikasleek hostoak eta loreak aurkitu, lehortu eta sailkatu behar dituzte. Lana aurkeztu ostean azterketa praktiko bat egiten zaie, landare batzuk aurkeztu eta ikasleek identifikatu egin behar dituztelarik.

Aitzitik, prozesu horretan zailtasun biren aurrean aurkitu ohi dira ikasleak. Hostoak ondo identifikatzea alde batetik eta, bestetik, izen zientifikoa egokiro erabiltzea. Horiek gainditzen lagundu asmoz, Moodle plataformaz baliatzea erabaki zuen Larretxeak; baliabideok hautatu zituen:

Glosategia. Ikasle bakoitzak bihiru hosto espezien irudiak aurkitu behar ditu interneten, Google eta Flickr-ez baliatuz, ondoren glosategian txertatzeko. Glosategiko sarrerak bi atal izan behar ditu: Kontzeptua (izen zientifikoa) eta azalpena (izena euskaraz eta gazteleraz). Glosategiaren abantailen artean bi aipatu zituen bereziki Larretxeak. Ikasleek batzuen eta besteen irudiak jasotzeko eta biblioteka birtual bat osatzeko aukera eskaintzen du. Bestetik, irakasleak sarrera baloratzeko aukera du.

Ikasgaia. Lau ikasgai sortu dira. Galderak zuzen erantzuten doazen heinean, aurrera egiteko aukera dute ikasleek, ikasgai bakoitza amaitu arte. Oker erantzunez gero, hasieraorrira bueltatu eta berriro erantzun behar dituzte galderak. Kasuotan irakasleak iruzkina bidaltzen die okerrak zertan datzanaren inguruan. Jarduera hau infogelan bideratu dute, ikasleak bikoteka banatuta.

Galdetegiak. Galdetegietan zailtasuna mailakatua da; atal bakoiztean galdera kopurua handitzen doa eta baita hurrengora pasatzeko beharrezko puntu kopurua ere. Halaber, lehenengoa irekia da, baina hurrengo bi atalak pasahitzaz babestuta daude. Beharrezko puntuazioa lortu ahala, hurrengo atalera igarotzeko pasahitza lortzeaz bat, feedbacka ere jasotzen du ikasleak. Azken galdetegira iritsitakoan, eta eskatutako puntuak eskuratuz gero, egunkari-jardueran irakasleari komunikatu adierazi beharreko pasahitz bat jasotzen du ikasleak. Jarduera hau etxean, banaka, egiten dute.

Egunkaria. Ikasle-irakasle arteko komunikazioa bermatzera bideratua, feedbacka emateko baliatu dute.

 

Emaitzak

Hutsune edo “bug” batzuk aurkitu badituzte ere (ikasleek tranpatxoak egiteko bideak aurkitu omen dituzte), oro har, ikasleengandik jasotako emaitzak oso positiboak izan direla azaldu zuen Larretxeak. Azterketarako baliagarri dela iritzi dio ikasleriaren %96ak. Halaber, galdetegien aldean, ikasgaiak nahiago ditu %84ak; galdetegiek ez baitute hasierara itzultzeko aukerarik eskaintzen.