Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak_11_12 Glosategi eta galdetegien berrerabilpen ludikoa

Glosategi eta galdetegien berrerabilpen ludikoa

Juan Ezeiza, profesor de Axular Lizeoa, quiso ofrecer una perspectiva diferente poniendo de manifiesto la diversidad de posibilidades que ofrece la plataforma Moodle. Basándose en el módulo de Vasilis Daloukas, ha diseñado la asignatura de Filosofía II de Bachiller, ofreciendo a sus alumnos la posibilidad de estudiar la materia de una forma lúdica y divertida. Un experimento que ha tenido unas consecuencias muy positivas, particularmente en relación a la participación y motivación de los alumnos.

Vasilis Daloukas-ek diseinatutako modulua dute oinarri Filosofiako gaiak lantzeko Ezeizak bere ikasleei proposatzen dien glosategi eta galdetegiek. Modulu ez-estandarra da Daloukas-ena, glosategi edo erantzun anitzeko galderetan oinarritua. Bertan hainbat jolas biltzen dira: urkatua, sugeak eta eskailerak, sudokua, irudi ezkutua, hitz zopak eta aberatsa. Joko horiez baliatuz, Filosofia II ikasgaiko gaiak ludikoki eta era atseginean lantzeko aukera dute Batxilergoko bere ikasleek.

 

Ondorioak

Esperientzia honen ostean, honako ondorioak azpimarratu zituen Ezeizak:

  • Ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzen dira.
  • Aukeran dituzten beste galdetegi klasikoak askozaz gutxiago erabiltzen dituzte ikasleek jolasetan oinarritutakoekin konparazioan.
  • Konpondu beharreko alderdi batzuk hauteman dituzte, hala nola, galdera batzuk errepikatu egiten dira; arazoak daude galdera txertatuekin eta datuen aurkezpena ere hobetu beharra  dago.

 

Aurrera begirako egitasmoak

Aurrera begirako proposamenen berri ere eman nahi izan zuen Axular Lizeoko irakasle honek. Horrela, ikasleei glosategiak taldeka prestatzeko proposamena luzatzeko asmoa azaldu zuen.

    "Ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzen dira"

Talde bakoitzak galdetegiekin jolasak prestatu beharko dituzte, baina horretarako beste taldeek proposatutako terminoez baliatzea izango da erronka. Jardunari emozio pixka bat gehitzeko, jolasak taldeen arteko txapelketa moduan antolatuko dituztela adierazi zuen Ezeizak, beti ere, ikastearen alderdi kognitiboa eta ludikoa uztartu eta ikasleei hori transmititzeko xedez.

   "Aukeran dituzten beste galdetegi klasikoak gutxiago erabiltzen dituzte ikasleek jolasetan oinarritutakoekin konparazioan"