BERRIAK

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek blogak erabili dituzte proiektuen oinarri

2007-08 ikasturteko bigarren lauhilekoan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleek proiektu bat egin dute, komunikazio proiektu tematiko bat sarean, hots, blog bat. Proiektu erreal bat egitea izan da helburua, hau da, ikasleek lanean izan dezaketen lan eskakizun bat ikasgelan bertan praktikatzea.

Proiektu diziplinartekoa

Proiektu honetan bost ikasgai uztartu dira: Idatzizko Informazioa eta Komunikazioa I; Komunikazioaren Teoria eta Informazioaren Teoria I; Web 2.0; Ingelesa eta Lengua. Ikasgai bakoitzean ikasleek epe batzuk izan dituzte hainbat testu mota sortu eta zuzentzeko: elkarrizketa, albistea, erreportajea, kronika, azalpena, iritzi artikulua eta soslaia. Ondoren, Web 2.0 ikasgaia erabili dute materiala blogean argitaratzeko. Testu mota horiek aberastu egin dituzte, beste era bateko baliabideak erabilita: argazkiak, bideoak, loturak, audioak eta mapak. Bukaeran, talde bakoitzak aurkeztu egin du lanaren emaitza, horretarako Google Docs aplikazioa erabilita.

Aurkeztutako blogak

Musikon, musika aztertzeko. Infernuko hauspoa, trikitixaren bilakaeraren inguruan. Debagoiena Street Music, musika Debagoienean. Luma- gabeak, euskal literatura hizpide hartuta. Titiriteroak, antzerkiari buruz. Kuxkuxean, modan dagoen gai baten inguruan, reality showak. Bidaide, bidaiak. A golpe de bisturí, kirurgia estetikoaren ondorioei buruzkoa. Bikingoak, Suedia gaitzat hartuta eta Gay, Lesb, Sex.

 

Moodlemoot Euskadi 09 lekukoa Deustuko Unibertsitateari

Moodlemoot Euskadiren 3. edizioa Deustuko Unibertsitateak ostatatuko du. Edu Sanchez arduratu zen lekukoa Deustuko ordezkariari emateaz.