Secciones

Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Inicio Files Aldizkariak Revistas Mendeberriak Mendeberriak_11_12 e-gela; Moodlen aplikazioa AEKn

e-gela; Moodlen aplikazioa AEKn

Andoni Tolosa, miembro de AEK, expuso el papel que juegan las TIC y, en particular la plataforma Moodle a la hora de afrontar el reto de AEK, que no es otro que conseguir la “normalización” del Euskara. En ese sentido, se ha creado un euskaltegi virtual, donde los alumnos pueden cumplir sus objetivos desde sus casas.

"Hainbat urte ikertu eta azterketa sakonak egin ondoren, hamaika software ezberdin probatu eta haiekin lanean aritu ondoren, besteen esperientzien berri jaso eta kontrastatu ondoren, pilatutako eskarmentu mordoa kontuan hartuta… MOODLE aukeratu genuen gure e-learning eta b-learning egitasmoak garatzeko plataforma gisara…..” esanez hastea gustatuko litzaiokeela adieraziz ekin zion Tolosak. Alta, egiari zor, honakoetan bildu zituen bere sarrera hitzak: “AEKide ipurterre batzuei, euskal MOODLEkide ausartei, egoerak bultzatutako kasualitate batzuei eta batez ere eLearning eta bLearningaren munduan aurrera egiteko gogo itsu amarrari esker egin genuen topo Moodlekin…”.

Hasiera hartatik AEKk eta Moodlek euskalduntze alfabetatzearen munduan ibilbide luzea egina badute ere, atzera begiratu nahi izan zuen Tolosak, ondoren hain bide emankorra burutzeko zein baldintza objektibo eta subjektibo bildu ziren une horretan azaldu zuelarik.

Baldintzetako bat euskalduntzealfabetatze esparruan eman diren aldaketetara egokitzeko beharra izan zen: eskaeraren  dibertsifikazio/atomizazioa, lan erritmoen malgutasuna edota IKTen demokratizazioa eta euskarri berrien agerpena, horien artean.

Bigarren baldintza bezala egoera “normalizatura” iristeko aurre egin beharreko erronkak aipatu zituen. Ildo horretan, hiru mailako ahaleginak egin direla orain artean adierazi zuen:

  • Azpiegiturak normalizatu: ordenagailuak euskaltegi guztietan, internet bidezko konexio txukunak, intranet sarea…
  • IKTen inguruko formazioa eskaini.
  • IKTak euren jardun didaktikoan txertatzeko esperimentazioari ekin.

 

Ezaugarri horiek guztiak elkarlotuz, Moodle izugarrizko deskubrimendua izan zela aitortu zuen Tolosak. Moodlek arrazoi askorengatik harritu bazituen ere, bi azpimarratu nahi izan zituen bereziki: erabilerraza eta software librea izatea.

Alta, praktikak Moodle hori baino gehiago dela erakutsi diela argitu zuen; finean, ibilbide luzea egin dute 1.4 bertsioarekin lehen egitasmoa burutu zuten 2002 urte hartatik. Aurrera bidean ere Moodlekin esperimentatzen jarraitzeko asmoa dutela argitu zuen, ikasleari ikaskuntza integrala emateko beharrezko pausoak ematea edota Euskal Moodle komunitatearekiko elkarlana areagotzea aipatu zituen aurrera begirako erronken artean.