Bi esperientzia hizkuntzen arloan Mudleren bidez
Asier Irizar, profesor de HUHEZI, quiso mostrar la flexibilidad y la capacidad de captación que tiene la plataforma en el ámbito de la educación; tanto a la hora de crear “aulas” como a la hora de crear herramientas de ayuda.
Mudleren bidez izandako bi esperientziaren berri eman zuen Asier Irizarrek. Batetik, Administrazioko testugintza lantzeko ikastaroa (administrazioko 4. hizkuntza eskakizuna), eta, bestetik, HUHEZI fakultateak antolatu duen euskara-protokoloa. Mudleren oso erabilera desberdinak dira hemen aurkezten direnak, baina erakusten dute zenbaterainoko malgutasuna eta irismena duen plataforma honek irakaskuntzaren alorrean hala “ikasgela” bihurtzeko nola laguntza-tresna gisa.
Administrazioko testugintza lantzeko ikastaroari dagokionean esan behar da, HUHEZI urteetan jardun dela IVAPekin batera Euskal Administrazioko langileak euskalduntzen/ trebatzen; hori “administrazioko testugintza lantzeko ikastaroa” deitzen zaio.
Ikastaro hau, 2005/06 ikasturtean abiatu zen lehenengoz 15 ikaslez osatutako talde batean HUHEZIk aldez aurretik erabiltzen zuen beste plataforma bat erabilita. 2006/07 ikasturtean berriz, Mudle plataformaren berri izan eta aukera hori aprobetxatzea erabaki zuten 4. Hizkuntza eskakizuneko ikastaroa bideratzeko. Jakina den bezala, honek lan handia suposatzen zuen, izan ere, “plataforma” batetik besterako migrazioa egin beharra baitzegoen.
HUHEZIko Euskara-plataformari dagokionez aldiz, esan beharrekoa da sortu zela fakultatean dabiltzan ikasle batzuen hizkuntza eta komunikazio- gaitasun urriei aurre egite aldera. Esateko modukoa iruditzen zaigu, HUHEZIn komunikazio hizkuntza nagusia Euskara dela eta beraz, goian aipatutako ikasle horiei laguntzeko asmoz Euskara- protokoloa sortu zela 2006/07 ikasturtean. Aipatutako laguntza-tresna hau alde bitarioa da, izan ere ikasleen maila hobetzeko balio behar du, eta, beste alde batetik, erakundeak bermatu behar du ikasketak bukatzen dituztenek hizkuntza-maila jakin bat eskuratu dutela.
Protokoloan, hasierako diagnostikoa egiten da; hasteko, protokoloaren arduradunak proba bat jartzen du ikasleen irakurmen, idazmen eta mintzamen mailak aztertzeko asmoz. Bestalde, EAQUALS-ALTEren hizkuntza-biografiaren bidez autodiagnostikoa egiten dute. Hau guztia egin ondoren, plangintza eta epeak adosten dira ikasle eta arduradunek elkartu ahal izateko. Bertan, egindako aurrerapenak baloratu eta plangintzaren helburuak zehazten joango dira.
