Irakasleen konpetentziak, formazio beharrak eta modalitateak
Aitzitik, Espazio Europarrerako trantsizioak nolabaiteko ezinegona sortu du unibertsitate mailan, trantsizio honetan eraldaketa prozesu konplexuei aurre egitea egokitu baitzaio unibertsitateari. Testuinguru horretan, irakasleriaren formazioa da unibertsitatearen kalitatea ez ezik, trantsizioaren arrakasta bermatzeko giltzarrietako bat.
Gaiaren gaurkotasuna eta esanguratsutasuna oinarrian, unibertsitateko irakasleriaren formazioaren inguruan osatu dugu Mendeberriaken ale hau, formazioaren alderdi teoriko eta praktikoa txertatzea izan dugularik helburu. Horrela, Espazio Europarrak sortutako aldaketak eta beharrak zertan diren zehaztu nahi izan dugu lehenik. Jarraian, paradigma berriaren beharrei erantzunez, adituek formazio arrakastatsurako eskaintzen dituzten irizpideen dekalogoa txertatu dugu. Teoriaren alderdi praktikoa Olga Esteve andereari egindako elkarrizketarekin alde batetik, eta bestetik, Mondragon Unibertsitatean aurrera daramatzagun ekimenen inguruko ekarpenekin eta bertako adituen iritziekin osatu dugu.
