Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Noticias

Secciones
sectionbanner.gif

Noticias

Home Facultad de Ciencias Empresariales Noticias Alderantzizko logistika: Kostuak nola murriztu ontzi eta enpaketatzeen kudeaketan

Alderantzizko logistika: Kostuak nola murriztu ontzi eta enpaketatzeen kudeaketan

02/06/2008 10:58

2008ko ekainaren 16an, astelehena, Bidasoako Campusean, "Alderantzizko Logistika: Kostuak nola murriztu ontzi eta enpaketatzeen kudeaketan" jardunaldia izango da. Hizlari bezala, Patxi Alvarez, Logistika eta Banaketa Teknikaria eta ASERLOG-eko Direktibo eta Aholkularia izango dugu.

Jardunaldiko helburua, edukiontzi eta enbalatze prozesuak kudeatzen ikastea da, bai enpresan bertan egiten bada edo pool pallets-ean espezializatutako enpresatan egiten bada. Kasu praktikoen bidez ikasiko da nola egin behar den edukiontzi eta enlatze prozesuen kudeaketa egon daitezkeen kanporatze gradu desberdinak kontutan hartuz.

Ekitaldia, logista eta garraio arduradunei, biltegi arduradunei, finantza arduradunei, zuzendari kudeatzaileei eta kalitate arduradunei zuzenduta dago.

Jardunaldiko fitxa:

Hizlaria: Patxi Alvarez, Logistika eta Banaketa Teknikaria. ASERLOG-eko Direktiboa eta Aholkularia

Data: 2008ko ekainaren 16a, astelehena.

Ordutegia: 09:00etatik 13:00ak arte eta 14:30etatik 18:30ak arte

Tokia: Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatea.

           Bidasoako Campusa

           Hendaia Kalea, 8

           20301 Irun

Prezia: 165 euro. (Plaza mugatuak)

Izenematea: migarzab@eteo.mondragon.edu

                    glekuona@bidasoa.eteo.mondragon.edu

Informazio gehiago: www.mondragon.edu/ezf

                         Tfono: 943639129 (Garoa) e_mail: glekuona@bidasoa.eteo.mondragon.edu

                         Tfono: 943718009 (Mireia) e_mail: migarzabal@eteo.mondragon.edu