Cambiar a contenido. Saltar a navegación

Noticias

Secciones
sectionbanner.gif

Noticias

Home Facultad de Ciencias Empresariales Noticias Enpresa Zientzietan Diplomaturako ikasle talde batek, Mugikortasunaren Sari Akademikoa jaso du GIZLOGAren eskutik.

Enpresa Zientzietan Diplomaturako ikasle talde batek, Mugikortasunaren Sari Akademikoa jaso du GIZLOGAren eskutik.

12/06/2008 11:11

GIZLOGA www.gizloga.com mugikortasunaren foroak, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, mugikortasunari irteera onenak ematen dizkieten iniziatiben sari akademikoaren lehen edizioa antolatu du. Beti ere, garraiobideen erabilpen arrazionala bultzatzeko ekimenak sustzeko asmoz, gipuzkoar logistika sistema hobetzeko asmoz eta gai hauen inguruan konzientzia eta estabaida sortzeko asmoz.

GIZLOGA sari akademikoa bi helbururekin jaio zen:

  • Etorkizuneko profesionalak izango direnen artean, egungo merkantzia eta pertsonen mugikortasun ereduaren inguruan gogoeta eta pentsamendua motibatu, sostenibilitatea kontutan izanik hau hobetzeko asmotan.
  • Biztanleriaren eta merkantzien mugikortasuna hobetuko duten ideia berritzaileak proposatzera animatu, hauek, aplikazio erraza izanik.

Lehenengo edizio honetan, lehiaketa hau, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean matrikulatuta dauden ikasleei ireki zaie, nahiz eta sari honen bigarren edizioan, Gipuzkoako beste unibertsitateetara ere zabalduko den.

Aurkeztu diren lanen oinarrizko gaia mugikortasuna izan da, bai bidaiariena eta baita ere merkantziena.

Hobeto baloratua izan zen lanak 600,00 € jaso zituen eta biarrenak 300,00 €.

Lehenengo saria jaso duen lanaren titulua "LANERAKO MUGIKORTASUNA: LANBARREN LOGISTIKA PARKEKO KASUA" da. Ekain Herreo, Ekain Ortega eta Mikel Alonso ikasleek, Oiartzun inguruan kokatuta dagoen poligonora heldu ahal izateko dagoen garraio publikoaren eta egungo infraestrukturen analisia egin dute.

Saritutako bigarren lana "KARGA ETA DESKARGARI IRTENBIDEAK: IRUN ERDIALDEA" izan da. Laura Rodríguez, Silvia Vizcaíno eta Leire Duque ikasleek hiri erdian sortzen diren arazoen azterketa egitea zuten helburu eta bere konponketarako, sarrera-irteera logistika plataforma baten proposamena.

Ekainaren 17an, Gizlogako 2007 Txostena ekitaldiarekin batera, ikasle hauek beraien diplomak jasoko dituzte.