Jose Mari Luzarragaren Doktore Tesiaren aurkezpena. Mondragon Corporación Cooperativa-ren Nazioarteratze Prozesua
Ekainaren 4an, goizeko 11:00etan, Jose Mari Luzarraga ikertzaileak garatutako "Mondragon Multi-localisation Strategy: Innovating a Human Centred Globalisation" doktore tesia irakurri zen.
Tesi tribunalaren lehendakaria Pedro Nueno Doktorea (IESE) izan zen eta bere mahaikideak: Jose Antonio Campos Doktorea (Deusto-GV/EJ), Greg Macleod Doktorea (Sydney), Monzón Doktorea (Valencia-AECI) eta Adrian Celaya Doktorea (Mondragon-MCC).
Ekitaldi akademikoa, Oñatiko Sanctis Spiritus Unibertsitatean izan zen eta gutxi gora-behera, ordubete eta erdiko iraupenarekin.
Tesiak, egungo globalizazio markoa jasotzen du eta Mondragoneko nazioarteratzean multi-lokalizazio estrategiak ikertzen ditu, gizarte eta ekonomia konpetitibitate iturri bezala. Honek, deslokalizazioa ekidi dezan eta sorrerako kooperatibetako enplegua mantentzeaz gain garapen bidean dauden herrialdeetan enplegua sor dezan. Bukatzeko, ikerketaren konklusioak jasotzen ditu.