Skip to content. Skip to navigation

Albisteak

Sections
sectionbanner.gif

Albisteak

Home Enpresa Zientzien Fakultatea Albisteak Hezkuntza Kontseilari Ordeak, ETEOko ikasle kolonbiarrei harrera egin die

Hezkuntza Kontseilari Ordeak, ETEOko ikasle kolonbiarrei harrera egin die

2008-11-18 11:40

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseilari Ordeak, Iñaki Mujicak, Bogotatik (Kolonbia) etorritako ikasle taldeari harrera egin zien Lakuan, Eusko Jaurlaritzan. Ikasle hauek, Eusko Jaurlaritzak eta Oñatiko Heziketa Profesionaleko ETEO Koop. E. elkarlanean duten programan parte hartzen dute.

Talde hau, 12 pertsonak osatuta dago eta Corporación Universitaria Minuto de Diosetik etorri dira Idazkaritza ikasketak garatzera ETEOn. Programa honek, 2 urteko egonaldia suposatuko du ikasleentzat gure artean eta denbora honetan, ikasketa akademikoak eta praktikak txandakatuko dituzte.