Derek Jones ikerlaria Enpresa Zientzien Fakultatean
2008-11-03 13:37
Derek Jones, enpresa kooperatiboetan eta baita ere kapitalean langileen partaidetza duten beste enpresa mota batzuen analisi ekonomikoan aditua den ikerlaria da.
Ikerbasquen eskutik, Ikerbasque Fellowship beka jaso du Mondragon Unibertsitatearekin eta zehatzago esanik Enpresa Zientzien Fakultatearekin lankidetzan aritzeko.
Fakultateko ikertzaile talde baten lidergoa hartuko du berak, Grupo Eroskik Estatu mailan dituen emaitza ekonomoikoen analisia egiteko helburuarekin.
Beka hau, Eusko Jaurlaritzak urtero goi mailako ikerlari atzerritarren artean banatzen dituen 10en artean dago.