Mondragon Unibertsitatea

Zerbitzuak

Zerbitzu orokorrak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere ikasleei zenbait zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie, ikasketek dirauten bitartean haien bizikidetza errazteko.

Batetik, Unibertsitateak ikasleentzako egoitza dauka, Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia, ikasketek dirauten bitartean han bizi daitezen; eta, bestetik, MONDRAGON UNIBERTSITATEko campusak dauden eskualdeetan pisuak alokatzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen du.

Ikasketa-tokietara joateko ikasleek garraio-zerbitzu publikoa dago, garraio-bide pribatuak erabili beharrik gabe.

Eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn unibertsitate-bizitza ikasgeletara soilik ez dela mugatzen ulertzen dugulako, kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirol-jarduera ezberdinez goza dezaten.