Ikasketak

Bideratze akademikoa

Unibertsitateari atxikituriko erakunde bat garenez gure helburuak pertsonaren formazioari begira dude. Ikasketak 1Horregatik Biteri Ikastetxe Nagusiaren lehenengo helburua, bere egoiliarrak euren ikasketak ahalik eta modu egokienean eramatea da. Horretarako, alde batetik egoiliarren ikasketen araberako lan taldeak aktibatzen dira eta bestetik, orientazio akademiko zerbitzu bat dugu egoiliarrari bere bide akademikoan laguntzeko.

Zehar konpetentzien garapena

Gure helburu nagusia pertsonaren formazioa bere osotasunean zaintzea da. Hau da, norbere ikasketa akademikoa Ikasketak 2 alde batera utzi gabe, garbi dago beste arlo batzuetan fomatzeak, bai nortasunerako baita gizartean hobeto moldatzeko ere, gaur egungo gizarteak bere hiritarrei eskatzen dien zer garrantzitsu bat dela. Hortaz, egun profesional ona izateaz gain, komeni da taldean lan egiten jakitea, erabaki latzak hartzeko kemena izatea, modu egokian komunikatzeko gaitasuna izatea, hizkuntza eta gorputza menderatuz, eta abar.

Arrazoi guzti hauengatik egoiliarrak parte hartzen duen aktibitate guztietan, zehar gaitasunak lantzen ditu.