Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia
Guri buruz
Biteri Ikastetxe Nagusia Mondragon Unibertsitatean integratutako zentro unibertsitario bat da.
Ikastetxe Nagusia zure ikasketetan lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko dizkizu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarren, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.
Zure ibilbide akademikoan makulu izango gaituzu bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak zaizkigun helburuak lortuko ditugu.
Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen dizu Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako ditugu elkarren ondoan.
Helburuak
Biteri ikastetxe Nagusiak MU eta Eskola Politeknikoaren helburu eta estrategiak bereak egiten ditu, baina bereziki heziketa proiektu propioa eskaintzen du, curriculum akademikoaren osagarri diren aspektuak azpimarratzen saiatuz.
Barne Funtzionamendua
Ikastetxe Nagusiko Koordinazio Taldeak du beronen gidaritzaren ardura eta bere erabakia da ardura hori egoiliar guztiekin banatzea. Ikastetxe Nagusiak erkidego bat osatzen du, horrela izaki eguneroko elkar bizitza eta parte hartzea oinarrizko zutabe dira.
Organigrama honetan aurkituko duzu gure funtzionatzeko modua. Era berean, Ikastetxe Nagusiko erkidegoa osatzen dugun pertsona ororen eskubideak bermatu ahal izateko, erkidegoak araudi propio bat behar du.
