Zerbitzuak

MUkide, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohien elkartea

MUkide

Ongi-etorria MUkide-ra, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasle ohien elkartera!

MUkideren helburuak hauek dira:

  1. Gure unibertsitatearekin harremana mantendu, ikaskide izan zirenekin eta beste ikasle ohi guztiekin komunikazio kanala izan daitekeen sarea eta partaidetza guneak sortu.
  2. Egungo ikasleekin ere lankidetza espazioak definitu, unibertsitatearen  eta inguruko gizarte eta ekonomia garapenari  lagunduz eta, beti ere, MONDRAGON UNIBERTSITATEko balioak (Lankidetza, Berrikuntza, Partaidetza, Gizartearekiko ardura, Pertsona garatu gizartea eraldatzeko) errespetatuz eta elkarte honetako partaideei balio gehigarria emanaz.

Dagoeneko, MONDRAGON UNIBERTSITATEA osatzen duten zentruetan ikasitako 10.000 ikasle ohi baino gehiago ditugu eta guztiei, ekintza proposamen bat luzatu nahi diegu MUkide elkartearen helburuari jarraituz: webgune propioa, on-line zerbitzuak, aldizkariak, kirol zerbitzuak, liburutegi zerbitzua eta bertako baliabide informatikoen erabilpena, lan-poltsa propioa, MONDRAGON UNIBERTSITATEAko instalazioak, zerbitzu finantzarioak, lehiaketak, konferentziak, hitzaldi eta mahai-inguruak, bisita gidatuak, ospakizunak, networking propio eta nazioartekoa, deskontuak, eta abar.

 


 IZENA EMAN