Biblioteka

Mondragon Unibertsitatekoliburutegia ikaskuntzarako, irakaskuntzarako, ikerketarako eta, oro har, Unibertsitatearen funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin erlazionatutako jardueretarako baliabideen zentroa da. Liburutegiaren eginkizuna informazio-baliabideak zabaltzea eta Unibertsitateko ikas-prozesuak eta ezagutzak sortzeko prozesuak garatzeko beharrezko baliabide teknologikoak sartzea da.

liburutegia3

Guztira, 2.356 m2 ditu, hiru campusetan banatuta. Eraikuntzak berriak edo birmoldatu berriak dira. Hari gabeko sarea, 457 lanpostu, banaka nahiz taldean lan egiteko 19 gela, ordenagailuen gela, 83 PC, eskanerrak, fotokopiagailuak, inprimagailuak eta ikus-entzunezko ekipamenduak dituzte. Mailegu-zerbitzu bat ere badu ordenagailu eramangarriak, argazki-kamerak, bideokamerak, hari gabeko txartelak, audio grabagailuak eta abar mailegatzeko. Ikasleek liburutegiko ekipamendu informatikoetatik, bakoitzarentzako ezarritako profilaren arabera, euren prestakuntzarako beharrezkoak dituzten aplikazio informatiko guztietara sarrera izango dute.

Bilduma 80.000 liburukik eta aldizkako 800 argitalpenek baino gehiagok –horietatik 250 formatu elektronikoan– osatzen dute. Gainera, liburutegiko web-gunearen bitartez, 14 datu-base baino gehiagotako informaziora, informazio zientifiko garrantzitsuenetako atarietara, aurkibide elektronikoei dagokien aplikaziora eta  Refworks bibliografiaren kudeatzailera nahiz beste baliabide eta zerbitzu ugarietara sar daiteke.

Goizeko 7:45ean irekitzen ditu ateak eta bere instalazioetako bat irekita egongo da gauerdira arte (24:00); gainera, azterketen garaian, aipatu instalazioaren ordutegia goizeko 2:00etara luzatuko da. Egunero 1.600 lagun baino gehiagok bisitatzen dute.